41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, funtzionarioen araubidean; deialdia 2024ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an, Cortesko Udalak, Alkatetzaren 2025eko otsailaren 17ko 95/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki du Elena Duarte Badía izendatzea, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia delako.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cortesen, 2025eko otsailaren 17an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2502445