41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin gerokultore-zaintzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Izendapen proposamena

Lanpostua: R25 lanpostua; gerokultore-zaintzailea, %100eko lanaldia.

Kontratazio proposamena:

Burutu eta onetsi zen gerokultore-zaintzaile lanpostuaren oposizio-lehiaketako izangaien azken kalifikazioa, eta, deialdiaren 8. oinarriari jarraikiz, argitara eman zen prozesua gainditu zutenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren ordenan, iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren atariaren barnean.

San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzordeari kontratazio proposamena igorri zitzaion, espediente osoarekin batera, Teresa Chivite Garcíaren alde.

Kontratazio proposamena argitara eman zen deialdiaren web-fitxan (toki-erakundearen atariaren barnean), Patronatuaren iragarki-taulan, eta 2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13an.

Hogeita hamar egun naturaleko epea ireki zen, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, proposaturiko izangaiak honako agiri hauek aurkez zitzan, Patronatuaren erregistro orokorraren bidez:

a) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea. Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.

c) Zin egin edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

d) Kasua bada, deialdi honen 2.1.g puntuan ezarritakoa betetzen duela egiaztatzen duten agiriak.

e) Europar Batasunetik kanpoko herrialderen batekoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan. Deialdiaren oinarrietan ezarri bezala, epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetuko dira, galarazi gabe hasierako eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaizkion erantzukizunak.

Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 8.1 apartatuak aipatzen duen zerrendan ondotik datorren izangaiarekin beteko da hutsunea, eta harekin ere aurreko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barnean, Teresa Chivite Garcíak uko egin zion R25 lanpostuari, behar zen uko-egitea aurkezturik Patronatuaren erregistro orokorrean, 2024ko abenduaren 17an. Izan ere, egonkortze prozesuko deialdi berezia gainditu zuen, oposizio-lehiaketa bidezkoa, eta R31 gerokultore lanpostua lortu zuen. Horren kontratua 2024ko abenduaren 10ean sinatu zuen.

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko buruaren 2025eko urtarrilaren 14ko ebazpen baten bidez, jasotzat jo zen aurkezturiko uko-egitea eta deialdiko epaimahaiari eta Patronatuko Batzordeari eskatu zitzaien hutsunea betetzeko, deialdiaren oinarrietan ezarririk dagoenez, deialdia gainditu dutenen zerrendan ondotik datorren izangaiarekin betez eta harekin deialdian ezarririko prozedura erabiliz.

Horiek horrela, eta bat etorriz deialdiaren oinarrietan ezarririk dagoenarekin, deialdiko epaimahaiak, bertaratu guztien aldeko botoekin, honako hau erabaki du:

1.–Jasota uztea Teresa Chivite Garcíak aurkeztutako uko-egitea, R25 gerokultore lanpostuari dagokionez, eta hutsunea betetzea prozesua gainditu dutenen zerrendan ondotik datorren izangaiarekin.

2.–Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzordeari kontratazio proposamena igortzea, espediente osoarekin batera, honako izangai honen alde:

MARLENE MASAVI GIL

–Maila: D.

–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

–Lanaldia: %100.

3.–Kontratazio proposamena argitara ematea deialdiaren web-fitxan (toki-erakundearen atariaren barnean), Patronatuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ezaugarrien koadroan zehazten denarekin bat.

4.–Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Patronatuaren erregistro orokorraren bidez:

a) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea. Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.

c) Zin egin edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

d) Kasua bada, deialdi honen 2.1.g puntuan ezarritakoa betetzen duela egiaztatzen duten agiriak.

e) Europar Batasunetik kanpoko herrialderen batekoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.

Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetuko dira, galarazi gabe hasierako eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaizkion erantzukizunak.

Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 8.1 apartatuak aipatzen duen zerrendan ondotik datorren izangaiarekin beteko da hutsunea, eta harekin ere aurreko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

Cintruenigon, 2025eko urtarrilaren 22an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2502519