41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez bete dadin bideen garbiketako arduradunaren lanpostu bat. Izendapena

Amaitu da lanpostu huts bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez bideen garbiketako arduradunaren lanpostu bat betetzeko deialdiari dagokion prozesua (deialdia Burlatako Udaleko Alkatetzaren 2024ko urriaren 23ko 1766/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2024ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an, eman zen argitara), bat etorriz kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin.

Alkatetzaren abenduaren 19ko 503/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehena.–Héctor Ignacio León García izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, aritu dadin hutsik dagoen eta plantilla organikoan 5.58 zenbakia duen "Bideen garbiketako arduradunaren" lanpostuan. 2025eko martxoaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2025ko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2502659