41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

10/2025 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2025eko Berdinna Saria Esther Erice Martínez andreari ematen diona.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko Berdinna Sariaren xedea da nabarmentzea eta publikoki aintzatestea Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu direnen jarduna. Saria Nafarroako Gobernuak sortu zuen urtarrilaren 10eko 1/2018 Foru Dekretuaren bidez.

Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak azaroaren 11n emandako 70/2024 Foru Aginduaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2025eko Berdinna Sariaren deialdia egin zen eta hura emateko oinarriak ezarri ziren.

Jasotako hautagaitzen artean, saria emateko irizpideen araberako balorazioa egin ondoren, epaimahaiak aho batez proposatu du Esther Erice Martínez magistratuari ematea, eremu judizialean berdintasuna sustatzen laguntzeagatik edo haren ekintzek lortutako garrantziagatik; horren erakusgarri da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide eta Botere Judizialaren Etxeko eta Generoko Indarkeriaren aurkako Behatokiko presidente izendatu berri izana.

Berdintasunaren arloan etengabe eta irmoki egindako ekarpenagatik saria emateko aintzat hartu diren irizpideetatik honako hauek aipatu behar dira:

–Ibilbidea.

Nafarroako Foru Zuzenbideko espezialista tituluko ikasketak egin zituen 2011-2012 ikasturtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ematen dituztenak.

Zigor Zuzenbideko Saileko irakasle elkartua izan da hainbat ikasturtetan, eta Esku-hartze Sozialeko Masterreko (MUIS) irakaslea Generoko Espezializazioaren Diploman, "Genero indarkeria: genero ikuspegiaren zeharkakotasuna eremu jurisdikzionalean" irakasgaiarena.

Horrez gain, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Botere Judizialaren Etxeko eta Generoko Indarkeriaren aurkako Behatokiko lehendakari izendatu du berriki. Bestalde, kontuan hartu behar da 2023an magistratuak boto partikularra eman zuela "La Manada" taldeko erasotzaileetako baten zigorra murriztearen aurka.

Azkenik, parte hartu du bai Nafarroan tratu txarrak eta/edo sexu-erasoak jasaten dituzten biktimei laguntza integrala emateko protokoloaren jarraipen eta eguneratze batzordeetan, bai Nafarroan emakumeen aurkako indarkeriaren arloan koordinaziorako erakunde arteko akordioaren jarraipen batzordean. Halaber, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ordezkari izendatu zuten Nafarroako Foru Komunitateko Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Plana egiteko.

–Garrantzia.

Duela gutxi, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide eta Etxeko eta Generoko Indarkeriaren aurkako Behatokiko presidente izendatu dute. Alde horretatik, epaile honen aintzatespena da, justiziaren eremuan ikuspegi feministarekin egindako lanagatik.

Gaineratu behar da Nafarroako Probintzia Auzitegiko emakumezko lehen presidentea izan zela (2010etik 2021era), eta mota guztietako eragile judizialentzat erreferentea izan dela ikuspegi feministarekin justizia emateari dagokionez.

–Nafarroako Foru Komunitatean duen eragina eta oihartzuna:

  • Nafarroako tratu txarrei eta sexu-erasoei buruzko Departamentu arteko Batzordeko kidea (1997-2002).
  • Nafarroan tratu txarrak eta/edo sexu erasoak jasaten dituztenei laguntza integrala emateko protokoloaren jarraipen batzordeko kidea (2002-2005).
  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ordezkaria, Nafarroako Foru Komunitateko Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Plana egiteko lanetan (2006tik).
  • "Juezas y Jueces para la Democracia" elkartearen idazkaritzako kidea.
  • Botere Judizialaren Independentziarako eta Justizia Administrazioaren Eraginkortasunerako Erdialdeko Amerikako Foroaren koordinatzailea.
  • "Juezas y Jueces para la Democracia" elkarteko Genero Indarkeriari buruzko Batzordearen koordinatzailea (2009-2022).
  • Batzorde horren buletinaren sortzailea eta koordinatzailea.
  • Nafarroan tratu txarrak eta/edo sexu erasoak jasaten dituztenei laguntza integrala emateko protokoloa eguneratzeko batzordeko kidea (2009-2010).

Berdinna Sariaren bidez, bere ibilbidean bere balio sozial nabarmenak aitortu nahi dira, Nafarroako Gobernuaren politiketatik berdintasuna garatzen jarraitzeko eredugarriak baitira.

Gainera, emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten instituzioen eta gizarte zibileko erakundeen arteko ezinbesteko elkarlanaren aldeko apustua irudikatzen duen pertsona bat da.

Esther Erice Martínez andreak, azken batean, sari hau merezi du Nafarroan berdintasunaren sustatzailea den aldetik.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 12an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. 2025eko Berdinna Saria Esther Erice Martínez andreari ematea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko otsailaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2502254