41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

426/2025 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostuak esleitzen baitira.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 2980/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako hezkuntza-laguntzako espezialisten hogeita hamalau lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdia 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 628/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1840/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen zituzten izangaiak kontratatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko ekainaren 13an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 2629/2024 Ebazpenaren bidez eta urriaren 30eko 4122/2024 Ebazpenaren bidez, behar ziren kontratazioak egin ziren.

Horretarako zuten epearen barruan eskatuta, hiru izangairi borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetako beste lanpostu batzuetan zerbitzu ematen ari zirelako, eta bi izangaik uko egin zioten erreferentziako hautapen prozesuari (izangai horiek guztiak txanda irekikoak ziren). Horretan oinarrituta, 2025eko urtarrilaren 10ean izendapen proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan.

María Dolores Zabaleta Aramendía andrea ezin da izendatu, ez duelako betetzen deialdiaren 2.1.c. baldintza.

Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da kontratatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea honako izangai hauek kontrata daitezela lan araubide finkoan, lanaldi partzialean aritzeko:

Txanda irekia:

MAIZA IRIBARREN, MIGUEL

VILLANUEVA JIMENEZ, MIREN GARAIÑE

BERAZA BENGOECHEA, IRATI

LECUMBERRI ESLAVA, MARIA ANGELES

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko diren izangaiek 2025eko martxoaren 10ean sinatu beharko dute behar den kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean.

Lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

MAIZA IRIBARREN, MIGUEL

Txanda irekia

0039547

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA ZUZ. NAG.

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

NAFARROAKO EREMUA

EREMU MISTOA

X

VILLANUEVA JIMÉNEZ, MIREN GARAIÑE

Txanda irekia

0039567

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA ZUZ. NAG.

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

NAFARROAKO EREMUA

EREMU MISTOA

X

BERAZA BENGOECHEA, IRATI

Txanda irekia

0039552

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA ZUZ. NAG.

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

NAFARROAKO EREMUA

EREMU MISTOA

X

LECUMBERRI ESLAVA, MARIA ANGELES

Txanda irekia

0039557

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA ZUZ. NAG.

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

NAFARROAKO EREMUA

EREMU MISTOA

X

Iragarkiaren kodea: F2502227