41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

425/2025 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 14an emandako 2979/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako hezkuntza laguntzako espezialisten 76 lanpostu, gehienez ere, merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 933/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 16an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1380/2024 eta urriaren 30eko 4121/2024 ebazpenen bidez, behar ziren izendapen eta kontratazioak egin ziren.

Horretarako zuen epearen barruan eskatuta, izangai bati borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zelako, eta izangai batek uko egin zion aipatutako hautapen prozesuari. Horretan oinarrituta, 2025eko urtarrilaren 10ean bigarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan.

Eskatutako dokumentazioa aurkezturik eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuetan aritzeko:

MONTAVEZ GARCES, ANA ROSA

JIMENEZ ANDREU, CATALINA

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2025eko martxoaren 10ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

TITULAZIOA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

MONTAVEZ GARCES, ANA ROSA

0040004

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO EREMUA

EREMU MISTOA

X

X

JIMENEZ ANDREU, CATALINA

0040001

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

HEZKUNTZA ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO EREMUA

EREMU MISTOA

X

X

Iragarkiaren kodea: F2502225