1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
424/2025 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, eskolazain lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2951/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazainen lau lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 579/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1837/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 2545/2024 Ebazpenaren bidez, irailaren 30eko 3527/2024 Ebazpenaren bidez eta azaroaren 11ko 4275/2024 Ebazpenaren bidez izendatu edo kontratatu egin ziren.
Azken izendapenaren edo kontratazioaren ondoren, izangai bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zelako, eta izangai batek uko egin zion erreferentziako hautapen prozesuari.
Hori kontuan hartuta, izendapen proposamena osatu zen, bertan José Ignacio Fernández Soliño jauna eta Javier Barrena Aranguren jauna sartuz, horiek direlako txanda irekiko izangaien zerrendan haien ondo-ondotik ageri diren izangaiak, puntuazio hurrenkeraren arabera. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko urtarrilaren 10ean.
Izangaiek aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa, eta egiaztaturik eskatutako betebeharrak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. José Ignacio Fernández Soliño jauna eta Javier Barrena Aranguren jauna, biak ala biak txanda irekiko izangaiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, eskolazain lanpostuetan aritzeko.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek 2025eko martxoaren 10ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA |
FERNÁNDEZ SOLIÑO, JOSÉ IGNACIO | Txanda irekia | 35832 | HEZKUNTZA DEP. | TUTERA-ETI IBP | FUNTZIONARIOA | TUTERA | EZ-EUSKALDUNA | X |
BARRENA ARANGUREN, JAVIER | Txanda irekia | 0035637 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | VIANA-RICARDO CAMPANO IP | FUNTZIONARIOA | VIANA-IBILTARIA | EREMU EZ-EUSKALDUNA | X |
Iragarkiaren kodea: F2502217