1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
423/2025 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2568/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozeduraren bidezko deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen hamabost lanpostu, gehienez ere, betetzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 92/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1926/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak kontratazio proposamen bat egin zuen puntuazio handienak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Eta ondoren, kontratatu egin ziren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1778/2024, irailaren 23ko 3441/2024 eta urtarrilaren 27ko 183/2025 ebazpenen bidez.
Horretarako zuten epearen barruan eskatuta, hiru izangairi borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako, eta izangai batek uko egin zion erreferentziako hautapen prozesuari.
Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario izaera eskuratzen duten izangaien kasuan, lanpostuan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, lanpostuaz jabetzen diren egunetik aurrerako ondorioekin, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, lanpostu huts horiek ere bete eginen dira, deialdiaren 8.4 atalean xedatutakoaren arabera.
Azaldutakoaren arabera, eta horretan oinarrituta, 2025eko urtarrilaren 10ean, hirugarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan Beatriz Iturri Villanueva andrea, César Valencia Guembe jauna, María Andueza Sola andrea eta María Paloma Berruezo Echapare andrea sartu ziren, zerrendan ondo-ondotik agertzen ziren izangaiak zirelako.
Eskatutako dokumentazioa aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa xedatzea eta dagozkien lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Beatriz Iturri Villanueva andrea, César Valencia Guembe jauna, María Andueza Sola andrea eta María Paloma Berruezo Echapare andrea lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko gisa kontratatzea, zerrendan ondo-ondotik ageri diren izangaiak direlako.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2025eko martxoaren 3an. Kontratua eskuragarri dagoenean, horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, Giza Baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.
Kontratua sinatzen ez badute, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, aditzera emanda ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | TITULAZIOA |
ITURRI VILLANUEVA, BEATRIZ | 0009429 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | ALDIZKAKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X |
VALENCIA GUEMBE, CESAR | 0009449 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | ALDIZKAKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X |
ANDUEZA SOLA, MARIA | 0009432 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | ALDIZKAKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X |
BERRUEZO ECHAPARE, MARIA PALOMA | 0009440 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | ALDIZKAKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X |
Iragarkiaren kodea: F2502207