1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
401/2025 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-gidari laguntzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2570/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozeduraren bidezko deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-gidari laguntzaileen berrogeita hamar lanpostu, gehienez ere, betetzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.
Martxoaren 8ko 961/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak kontratazio proposamena egin zuen, deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu zuten izangaien alde. Kontratazio proposamenak deialdiaren web-fitxan argitaratu ziren 2024ko apirilaren 5ean eta abuztuaren 22an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1609/2024 Ebazpenaren bidez eta azaroaren 6ko 4200/2024 Ebazpenaren bidez izangaiak kontratatzea xedatu zen.
Lanpostu horietatik, 6 ez ziren bete, dela esleipen-hartzaileek uko egin zietelako, dela eszedentzia onartu zitzaielako lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu ematen ari zirelako.
Aurrekoa oinarri hartuta, deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 2024ko abenduaren 23an bigarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen, prozesua gainditu zutenen zerrendan haien ondo-ondotik ageri ziren izangaien alde.
José Luis Morrás Barrena jauna ezin da kontratatu, deialdiaren 8.2 eta 7.3 oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez duelako.
Gainerako izangaiek eskatutako dokumentazioa aurkeztu dute, eta, egiaztaturik eskatutako baldintzak betetzen dituztela, bidezkoa da haiek kontratatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Xedatzea honako izangai hauek kontrata daitezela suhiltzaile-gidari laguntzaileen lanpostuetan aritzeko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko gisa:
DEL HOYO ABAD, VICTOR
SOLA ZUÑIGA, JUAN
LOPEZ ARA, LUIS JAVIER
ESTIBALIZ ROLDAN, IBAI
LOPEZ DE DICASTILLO ALBIZUA, DIEGO
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute, zeinak 2025eko martxoaren 3tik aurrera izanen baititu ondorioak. Kontratua eskuragarri dagoenean, horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, Giza Baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.
Kontratua eskuragarri dagoenetik hasi eta 10 eguneko epean sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA
| ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | GIDABAIMENA |
DEL HOYO ABAD, VICTOR | 0009468 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | SUHILTZAILE ZERB.: ATAL OPERATIBOA | ALDIZKAKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | EREMU MISTOA | EREMU MISTOA | X |
SOLA ZUÑIGA, JUAN | 0009494 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | SUHILTZAILE ZERB.: ATAL OPERATIBOA | ALDIZKAKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | EREMU MISTOA | EREMU MISTOA | X |
LOPEZ ARA, LUIS JAVIER | 0009490 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | SUHILTZAILE ZERB.: ATAL OPERATIBOA | ALDIZKAKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | EREMU MISTOA | EREMU MISTOA | X |
ESTIBALEZ ROLDAN, IBAI | 0009493 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | SUHILTZAILE ZERB.: ATAL OPERATIBOA | ALDIZKAKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | EREMU MISTOA | EREMU MISTOA | X |
LOPEZ DE DICASTILLO ALBIZUA, DIEGO | 0009491 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | SUHILTZAILE ZERB.: ATAL OPERATIBOA | ALDIZKAKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | EREMU MISTOA | EREMU MISTOA | X |
Iragarkiaren kodea: F2502139