1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
203/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Erradiodiagnostikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten gehienez 17 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Erradiodiagnostikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuak daude. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 5eko 586E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 5ean.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko azaroaren 7an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko baldintzak betetzen zituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu zutenen aldeko izendapen-proposamena.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Erradiodiagnostikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:
–Txanda irekia:
ANDUEZA URDANGARIN, ANA
VICARIA FERNANDEZ, IVAN
ANGARITA BELTRAN, JIMENA
MORENO OCHOA, IRENE
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Bete gabe uztea 62596, 63623, 65128, 65264, 65424, 67079, 67336, 68605, 69942, 69943, 70574, 70973, 71113, 71209 eta 71735 zenbakiak dituzten lanpostu hutsak.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | ZENTROA | HERRIA |
I | ANDUEZA URDANGARIN, ANA | 71113 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
I | VICARIA FERNANDEZ, IVAN | 62397 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
I | ANGARITA BELTRAN, JIMENA | 71965 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
I | MORENO OCHOA, IRENE | 65264 | REINA SOFÍA OSPITALEA | TUTERA |
Iragarkiaren kodea: F2501389