1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Lizarrako ondasun higiezin batzuena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko irailaren 11n, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin bahituak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatu Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03208.
2. Enkantearen funtsezko datuak eta enkantean jarri beharreko ondasunarenak ikusgai daude Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko honetan:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200103208
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
–1. lotea:
Finka: 16541 LIZARRA; CRU: 31009000157943.
Finkaren hitzez hitzeko deskribapena:
HIRI FINKA: EHUN ETA HOGEITA HAMAZAZPI ZENBAKIA.–HIRU ZENBAKIKO GARAJE PLAZA, sotoko solairuan kokatua, Las Hayas urbanizazioa izeneko bi gorputzeko eraikinaren sestra azpiko 1. mailan (Lizarra, Alkaburua kalea, 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 zenbakiak). Hamaika metro eta berrogeita hamabi dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Mugak: iparraldean, 2 zenbakiko garaje plaza; hegoaldean eta mendebaldean, eremu komunak; eta ekialdean, ZV- 4.1 lurzatiko lurpea/katastro zk.: 515. KUOTA: Eraikuntza osoko partaidetza kuota ehuneko zero eta berrehun eta hamar milaren da: %0,210. 1. poligonoko 516. lurzatiaren parte da.
Katastrokoa: Lizarrako 1. poligonoa, 516. lurzatia, 2. azpiarea, 3. hiri-unitatea, 12,20 m². Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001795247HT.
–2. lotea:
Finka: 16542 LIZARRA; CRU: 31009000157950.
Finkaren hitzez hitzeko deskribapena:
HIRI FINKA: EHUN ETA HOGEITA HEMEZORTZI ZENBAKIA.–HAMAR ZENBAKIKO GARAJE PLAZA, sotoko solairuan kokatua, Las Hayas urbanizazioa izeneko bi gorputzeko eraikinaren sestra azpiko 1. mailan (Lizarra, Alkaburua kalea, 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 zenbakiak). Hamabi metro eta hogeita hamazazpi dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Mugak: iparraldean, 2 zenbakiko garaje plaza; hegoaldean eta mendebaldean, eremu komunak; eta ekialdean, ZV- 4.1 lurzatiko lurpea/katastro zk.: 515. KUOTA: Eraikuntza osoko partaidetza kuota ehuneko zero eta berrehun eta hogeita hamar milaren da: %0,230. 1. poligonoko 516. lurzatiaren parte da.
Katastrokoa: Lizarrako 1. poligonoa, 516. lurzatia, 2. azpiarea, 10. hiri-unitatea, 13,20 m².
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001795254BO.
–3. lotea:
Finka: 16544 LIZARRA; CRU: 31009000157974.
Finkaren hitzez hitzeko deskribapena:
HIRI FINKA: EHUN ETA BERROGEI ZENBAKIA.–HOGEITA HAMABI ZENBAKIKO GARAJE PLAZA, sotoko solairuan kokatua, Las Hayas urbanizazioa izeneko bi gorputzeko eraikinaren sestra azpiko 1. mailan (Lizarra, Alkaburua kalea, 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 zenbakiak). Hamalau metro karratuko azalera erabilgarria du. Mugak: iparraldean, hegoaldean eta mendebaldean, eremu komunak; eta ekialdean, 85 zenbakiko trastelekua. KUOTA: Eraikuntza osoko partaidetza kuota ehuneko zero eta berrehun eta hirurogei milaren da: %0,260. 1. poligonoko 516. lurzatiaren parte da.
Katastrokoa: Lizarrako 1. poligonoa, 516. lurzatia, 2. azpiarea, 32. hiri-unitatea, 15,50 m². Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001795276DW.
–4. lotea:
Finka: 16545 LIZARRA; CRU: 31009000157981.
Finkaren hitzez hitzeko deskribapena: HIRI FINKA: EHUN ETA BERROGEITA BAT ZENBAKIA.–HOGEITA LAU ZENBAKIKO GARAJE PLAZA, sotoko solairuan kokatua, Las Hayas urbanizazioa izeneko bi gorputzeko eraikinaren sestra azpiko 1. mailan (Lizarra, Alkaburua kalea, 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 zenbakiak). Hamaika metro eta berrogeita hamar dezimetro karratuko azalera erabilgarria du, motozikletak eta antzekoak aparkatzeko. Mugak: iparraldean, 23 zenbakiko garaje plaza; hegoaldean eta ekialdean, eremu komunak; eta mendebaldean, 89 zenbakiko trastelekua. KUOTA: Eraikuntza osoko partaidetza kuota ehuneko zero eta berrehun eta hamar milaren da: %0,210. 1. poligonoko 516. lurzatiaren parte da.
Katastrokoa: Lizarrako 1. poligonoa, 516. lurzatia, 2. azpiarea, 24. hiri-unitatea, 11,50 m². Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001795268IB.
–5. lotea:
Finka: 16546 LIZARRA; CRU: 31009000157998.
Finkaren hitzez hitzeko deskribapena:
HIRI FINKA: EHUN ETA BERROGEITA BI ZENBAKIA.–EHUN ETA HOGEITA HAMABI ZENBAKIKO GARAJE PLAZA, sotoko solairuan kokatua, Las Hayas urbanizazioa izeneko bi gorputzeko eraikinaren sestra azpiko 1. mailan (Lizarra, Alkaburua kalea, 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 zenbakiak). Hamaika metro eta berrogeita hamar dezimetro karratuko azalera erabilgarria du, motozikletak eta antzekoak aparkatzeko. Mugak: iparraldean eta ekialdean, eremu komunak; hegoaldean, 133 zenbakiko garaje plaza; eta mendebaldean, 115 zenbakiko trastelekua. KUOTA: Eraikuntza osoko partaidetza kuota ehuneko zero eta berrehun eta hamar milaren da: %0,210. 1. poligonoko 516. lurzatiaren parte da.
Katastrokoa: Lizarrako 1. poligonoa, 516. lurzatia, 2. azpiarea, 132. hiri-unitatea, 11,50 m². Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001795376HT
Lur-ondasunen Zerbitzuaren oharra: Katastroko 1. SOTOA da sakonen dagoena eta erregistro-oharretan 2. MAILA gisa identifikatzen da; katastroko 2. SOTOA, berriz, Erregistroan 1. MAILA gisa identifikatzen da.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko urriaren 29an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2514125