Iragarkia
41. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 28a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
7/2025 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baita azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena.
ZIOEN AZALPENA
Azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretuaren bidez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu horren IV. kapituluan Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala eta haren egitura, zerbitzuak eta eginkizunak jasotzen dira, hurrenez hurren, bai eta zerbitzuak osatzen dituzten atalak eta haien eginkizunak ere. Zehazki:
Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuan:
–Lehendakaritza, Barne eta Justizia arloetarako Informazio Sistemen Atala.
–Eskubide Sozialen, Ekonomia Sozialaren eta Enpleguaren arloetarako Informazio Sistemen Atala.
–Lurralde Kohesio, Etxebizitza, Unibertsitate eta Berrikuntza arloetarako Informazio Sistemen Atala.
–Landa Garapen eta Ingurumenaren, Gazteriaren, Migrazio Politiken eta Berdintasunaren arloetarako Informazio Sistemen Atala.
–Industria, Memoria eta Bizikidetza eta Kultura, Kirol eta Turismo arloetarako Informazio Sistemen Atala.
Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuan:
–Administrazio Elektronikoko Sistemak Mantentzeko eta Eboluzionatzeko Atala.
–Administrazio Elektronikoko Sistemak Kudeatzeko eta Sostengatzeko Atala.
–Ekonomia, Koordinazio eta Teknologia arloko Informazio Sistema Zentralen Atala.
–Giza Baliabideen arloko Informazio Sistema Zentralen Atala.
–Lurraldeko Informazio Sistemen Atala.
–Ogasuneko eta Finantza Politikako arloetako Informazio Sistemen Proiektuen Atala.
–Langileen Prozeduren Bultzada Digitalaren eta Modernizazioaren Atala.
Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuan:
–Konfiantzaren eta Eten Digitalaren Atala.
–Datuen Ingeniaritzaren eta Adimen Artifizialaren Atala.
–Atarien eta Esperientzia Digitalaren Atala.
–Datuaren Bulegoaren Atala.
Eskudantzia eta eginkizun horiek aldatu eta berrikusi behar dira egungo errealitatera egokitzeko. Izan ere, Nafarroako Gobernuak datuaren ekonomiaren eta datuaren bulegoaren alde egin du, eta departamentuei arreta emateko eredu berri bat ezarri du, hori guztia ematen den zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, eta, aldi berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eraldaketa digitalaren sustapenak eta arlo horretako proiektuek eragin duten lan-kargari aurre egiteko.
Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak proposatu du, alde batetik, Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua arautzen duen 252/2023 Foru Dekretuaren 4. atala aldatzea.
Zerbitzu hori, aurrerantzean, Departamentuetako Konponbideen Zerbitzua deituko da, eta lau atal izanen ditu:
–Estrategia Digitalaren Atala.
–Garapeneko Arkitekturaren eta Konponbideen Analisiaren Atala.
–Berrerabilpenerako eta Administrazioaren Efizientziarako Konponbideen Atala.
–Izapideetarako eta Herritarrekiko Harremanetarako Konponbideen Atala.
Aldaketa horrek berekin dakar eskumenak berrantolatzea eta beste zerbitzu batzuekin banatzea.
Horregatik, gainera, proposatu du Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuaren izena, egitura eta eginkizunak aldatzea. Hortaz, zerbitzu hori aurrerantzean Konponbide Korporatiboen Zerbitzua deituko da, eta Barne eta Justizia arloetarako Konponbideen Atala atxikiko zaio.
Azkenik, Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuaren egitura eta eginkizunak aldatzea proposatu du, eta, ondorioz, zerbitzu horri Lurraldeko Informazio Sistemen Atala atxikiko zaio, zeina orain arte Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuari atxikita baitzegoen.
Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 12an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
Artikulu bakarra.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretuaren aldaketa.
Aldatzen da azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, honela:
Bat.–24. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
24. artikulua. Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak unitate hauek ditu bere egituran:
a) Telekomunikazioen, Azpiegituren eta Zibersegurtasunaren Zerbitzua.
b) Plataformen eta Eragiketen Zerbitzua.
c) Departamentuetako Konponbideen Atala.
d) Osasuneko Informazioaren Teknologien Zerbitzua.
e) Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzua.
f) Konponbide Korporatiboen Atala.
g) Aurrerapen Digitalerako Zerbitzua.
h) Araubide Juridikoaren Atala.
i) Kudeaketa Administratibo eta Ekonomikoaren Atala.
Bi.–IV. kapituluko 4. atala aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"4. atala. Departamentuetako Konponbideen Zerbitzua.
35. artikulua. Departamentuetako Konponbideen Zerbitzuaren esparru materiala eta funtzionala.
Departamentuetako Konponbideen Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Berrikuntza, eraldaketa digitala eta datuaren kultura sustatzea bere esparruko administrazioko departamentuetan.
b) Nafarroako Administrazioaren eta Nafarroa osoaren digitalizazio-estrategiari ekarpena egitea, bere esparruko departamentuekin batera eraldaketa digitalerako estrategiak, lan-planak, planen jarraipena, memoriak eta ebaluazioak eginez. Bere esparruko unitateei aholkularitza ematea berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren arloan, eta digitalizazioaren arloko prestakuntzan laguntzea. Eraldaketa digitalari buruzko arauak proposatzen eta garatzen kolaboratzea.
c) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen benetako beharrekin bat datozen informazio sistema moderno eta efizienteen ezarpena sustatzea eta bultzatzea, politika publikoak artikulatzeko eta gauzatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoak emateko balioko dutenak eta arintasuna, eraginkortasuna eta hurbiltasuna ezaugarri dituen administrazio ireki eta modernoa lortzen lagunduko dutenak.
d) Herritar guztientzat inklusiboagoak, efizienteagoak, pertsonalizatuagoak, proaktiboagoak eta kalitatezkoagoak diren zerbitzu publiko digitalen garapena bultzatzea eta sustatzea. Herritar eta enpresentzako zerbitzu publiko digitalen erabilerraztasuna hobetzen laguntzea, eta enplegatu publikoen efizientzia eta efikazia bultzatzea digitalizazioaren bidez.
e) Informazio sistemen arteko elkarreragingarritasuna eta sistema horien peko prozedurak sustatzea eta bultzatzea, informazioa eta ezagutza trukatu ahal izateko. Tresnen, plataformen eta aplikazioen berrerabilpena sustatzea eta bultzatzea, Nafarroako Gobernuko unitateen eta beste administrazio batzuen arteko lankidetzaren bidez.
f) Beharrezkoa denean, barne-koordinazioa izatea Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko unitateekin, bere eskumenen esparruan hautematen diren beharrei dagokienez. Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko IKTen arkitektura eta gobernantzarako lantalde horizontaletan parte hartzea.
g) Zerbitzuaren esparruan, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren menpeko erakunde autonomoetako unitateen eraldaketa digitalerako proiektu eta konponbideen plangintza, bideragarritasun-azterketa, diseinua, garapena, betearazpena eta zuzendaritza teknikoa, bai eta haien eragiketa eta mantentze-lanak egitea eta haien bilakaeraz arduratzea ere.
h) Kontratazio espedienteak eta enkarguak kudeatzea eta haien agiri teknikoak prestatzea, bere jarduera esparruan informazio sistemak eskatzen dituzten unitate sektorial guztietarako. Bere eginkizunak betetzeko urteko aurrekontuak prestatzea.
i) Tokiko, eskualdeko, nazioko edo nazioarteko beste administrazio batzuekin harreman instituzionalak izatea, administrazioen arteko konponbide sektorialak prestatzeko. Nafarroako Gobernua ordezkatzea eraldaketa digitalerako egiten diren nazioko, Europako eta nazioarteko bilera sektorialetan.
j) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein, edo Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak bere gain uzten dituenak.
36. artikulua. Departamentuetako Konponbideen Zerbitzuaren egitura.
Departamentuetako Konponbideen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Estrategia Digitalaren Atala.
b) Garapeneko Arkitekturaren eta Konponbideen Analisiaren Atala.
c) Berrerabilpenerako eta Administrazioaren Efizientziarako Konponbideen Atala.
d) Izapideetarako eta Herritarrekiko Harremanetarako Konponbideen Atala.
37. artikulua. Estrategia Digitalaren Atalaren esparru material eta funtzionala.
Estrategia Digitalaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Berrikuntza, eraldaketa digitala eta datuaren kultura sustatzea bere esparruko administrazioko departamentuetan.
b) Nafarroako Administrazioaren eta Nafarroa osoaren digitalizazioari ekarpena egitea, departamentuekin batera beren eraldaketa digitalerako estrategiak, lan-planak, planen jarraipena, memoriak eta ebaluazioak eginez.
c) Berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren arloan aholkularitza ematea Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unitateei, zerbitzuaren esparruan betiere.
d) Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak eraldaketa digitalari buruz ematen dituen arauak proposatzen eta garatzen kolaboratzea.
e) Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiaren jarduera komunikatzen eta hedatzen laguntzea zerbitzuaren jarduerarekin.
f) Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unitateei digitalizazioaren arloko prestakuntza ematen laguntzea, zerbitzuaren esparruan betiere.
g) Kontratazio espedienteak eta enkarguak kudeatzea eta haien agiri teknikoak prestatzea, bere jarduketa esparruan sistemak eskatzen dituzten unitate sektorial guztietarako.
h) Bere eginkizunak betetzeko urteko aurrekontuak prestatzea.
i) Tokiko, eskualdeko, nazioko edo nazioarteko beste administrazio batzuekin harreman instituzionalak izatea, administrazioen arteko konponbide sektorialak prestatzeko.
j) Nafarroako Gobernua ordezkatzea eraldaketa digitalerako egiten diren nazioko, Europako eta nazioarteko bilera sektorialetan.
k) Foru Komunitateko Administrazioko eta haren menpeko erakunde autonomoetako unitateen eraldaketa digitalerako proiektu eta konponbideen plangintza eta zuzendaritza teknikoa, zerbitzuaren esparruan betiere.
38. artikulua. Garapeneko Arkitekturaren eta Konponbideen Analisiaren Atalaren esparru material eta funtzionala.
Garapeneko Arkitekturaren eta Konponbideen Analisiaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Zerbitzuaren esparruan, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren menpeko erakunde autonomoetako unitateen eraldaketa digitalerako proiektu eta konponbideei buruzko bideragarritasun azterketa egitea.
b) Beharrezkoa denean, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko unitateekin barne-koordinazioa izatea, eraldaketa digitaleko proiektuen eta konponbideen analisiari dagokionez.
c) Informazio sistemen bilakaera teknologikoaren ildo estrategikoak ezartzea, bere eskumenen esparruan.
d) Informazioaren eta aplikazioen estandar teknologikoak hedatzea eta haiek erabiltzeko aholkularitza eta laguntza ematea, bere eskumenen esparruan.
e) Tresnen, plataformen eta aplikazioen berrerabilpena sustatzea eta bultzatzea, Nafarroako Gobernuko unitateen eta beste administrazio batzuen arteko lankidetzaren bidez. Datu ireki gisa sailka daitezkeen datuak identifikatzen laguntzea eta kolaboratzea.
f) Informazio sistemen arteko elkarreragingarritasuna sustatzea eta bultzatzea, baita sistema horien peko prozedurak ere.
39. artikulua. Berrerabilpenerako eta Administrazioaren Efizientziarako Konponbideen Atalaren esparru material eta funtzionala.
Berrerabilpenerako eta Administrazioaren Efizientziarako Konponbideen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unitateen eraldaketa digitalerako proiektuak eta konponbideak, barne kudeaketako prozesuekin lotuak, diseinatzea, garatzea, gauzatzea eta teknikoki zuzentzea, zerbitzuaren esparruan betiere.
b) Zerbitzuaren esparruan, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen proiektu eta konponbide digitalen eragiketa, mantentze-lanak eta bilakaera, zehazki, kudeaketa-prozesuekin eta barne-prozedurekin lotutakoena.
c) Elementu edo osagai berrerabilgarrien proiektuak eta konponbideak diseinatzea, garatzea, gauzatzea eta teknikoki zuzentzea. Baita elementu horien eragiketa, mantentze-lanak eta bilakaera ere.
d) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein, edo Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak bere gain uzten dituenak.
40. artikulua. Izapideetarako eta Herritarrekiko Harremanetarako Konponbideen Atalaren esparru material eta funtzionala.
Izapideetarako eta Herritarrekiko Harremanetarako Konponbideen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unitateen eraldaketa digitalerako proiektuak eta konponbideak, herritarrentzako zerbitzuekin lotuak, diseinatzea, garatzea, gauzatzea eta teknikoki zuzentzea, betiere zerbitzuaren eskumenen esparruan.
b) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen proiektu eta konponbide digitalen eragiketa, mantentze-lanak eta bilakaera, zehazki, herritarrentzako zerbitzuekin lotutakoena, betiere zerbitzuaren eskumenen esparruan.
c) Herritar guztientzat inklusiboagoak, efizienteagoak, pertsonalizatuagoak, proaktiboagoak eta kalitatezkoagoak diren zerbitzu publiko digitalen garapena bultzatzea eta sustatzea.
d) Herritar eta enpresentzako zerbitzu publiko digitalen erabilerraztasuna bultzatzea, eta enplegatu publikoen efizientzia eta efikazia bultzatzea digitalizazioaren bidez.
e) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein, edo Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak bere esku uzten dituenak".
Hiru.–41. artikuluaren edukia ezabatzen da.
Lau.–IV. kapituluko 7. atalaren izenburua aldatzen da. Aurrerantzean, hauxe izanen da:
"7. atala. Konponbide Korporatiboen Zerbitzua"
Bost.–53. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"53. artikulua. Konponbide Korporatiboen Zerbitzuaren esparru materiala eta funtzionala.
Konponbide Korporatiboen Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Arau legalek zein teknikoek transformazio teknologiko-administratiboa gauzatzeko finkatutako tresnak inplementatzea, zuzendaritza, kudeaketa eta tramitazio administratiboak pertsonalizatuagoak eta modernoagoak izan daitezen.
b) Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde publikoetako informazio sistema eta aplikazio informatiko horizontal guztiak planifikatu, proiektatu, analizatu, garatu, gauzatu, mantendu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea. Batzuk aipatzearren, honako hauek: kudeaketa ekonomiko eta finantzarioko sistemak; giza baliabideen kudeaketako sistemak; kontratazio elektronikoko sistemak; prozedura eta zerbitzu elektronikoen kudeaketako sistemak; sinadura sistemak; jakinarazpen elektronikoko sistemak; espedienteen digitalizazio, elkarreragingarritasun, kudeaketa eta tramitazioko sistemak; komunikazio elektroniko seguruko sistemak; sarrera erregistroa; sarbideen kontrola; artxibo digitala; ordainketa zerbitzua; eta datuak egiaztatzeko eta kontsultatzeko zerbitzuak.
c) Ogasunaren eta Finantza Politikaren arloko eta Barne eta Justizia arloko informazio sistema eta aplikazio informatikoak, bertikalak edo departamentukoak, planifikatu, proiektatu, analizatu, garatu, gauzatu, mantendu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea.
d) Beharrezkoa denean, barne-koordinazioa izatea Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko unitateekin, bere eskumenen esparruan jasotako eskaerei dagokienez.
e) Informazio sistemen bilakaera teknologikoaren ildo estrategikoak ezartzea, bere eskumenen esparruan.
f) Informazioaren eta aplikazioen estandar teknologikoak hedatzea eta haiek erabiltzeko aholkularitza eta laguntza ematea, bere eskumenen esparruan.
g) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein, edo bere zuzendaritza nagusiak bere gain uzten dituenak".
Sei.–54. artikulua aldatu da. Hona testu berria:
"54. artikulua. Konponbide Korporatiboen Zerbitzuaren egitura.
Konponbide Korporatiboen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Administrazio Elektronikoko Sistemak Mantentzeko eta Eboluzionatzeko Atala.
b) Administrazio Elektronikoko Sistemak Kudeatzeko eta Sostengatzeko Atala.
c) Ekonomia, Koordinazio eta Teknologia arloko Informazio Sistema Zentralen Atala.
d) Giza Baliabideen arloko Informazio Sistema Zentralen Atala.
e) Ogasuneko eta Finantza Politikako arloetako Informazio Sistemen Proiektuen Atala.
f) Langileen Prozeduren Bultzada Digitalaren eta Modernizazioaren Atala.
g) Barne eta Justizia arloetarako Konponbideen Atala".
Zazpi.–59. artikulua kentzen da.
Zortzigarrena.–61 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"61 bis artikulua. Barne eta Justizia arloetarako Konponbideen Atalaren esparru material eta funtzionala.
Barne eta Justizia arloetarako Konponbideen Atalak, bere eskumenen arloaren testuinguruan, honako eginkizun hauek izanen ditu barne eta justizia arloetako konponbideei eta informazio sistemei dagokienez:
a) Informazio sistemen ezarpena aztertu, garatu eta prestatzea.
b) Informazioko eta aplikazioetako estandar teknologikoak erabiltzeko sustapena, zabalkundea, aholkularitza eta lankidetza koordinatzea.
c) Informazio sistemen estandarizazioa gauzatzea.
d) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein, edo bere zuzendaritza nagusiak bere gain uzten dituenak".
Bederatzi.–62. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"62. artikulua. Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuaren esparru materiala eta eginkizunak.
Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuak honako eginkizun hauek ditu:
a) Eraldaketa digitala sustatzea administrazioan eta gizartean, herritarrak, erakunde laguntzaileak, enpresak eta langile publikoak haien diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan engaiatuz.
b) Eten digitala murriztea Nafarroako Foru Komunitatean, edonolakoa delarik ere: geografikoa, kulturala, soziala, ekonomikoa, generokoa, etab.
c) Eraldaketa digitala zeharka garatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu guztietan eta haren erakunde autonomoetan.
d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu publiko eta prozedura administratiboen eraldaketa digitalerako estrategia lerrokatzea Europar Batasuneko eta Estatuko gomendio eta arauekin.
e) Zerbitzu publikoen eraldaketa digitalerako departamentu arteko planak prestatu, koordinatu eta bultzatzea.
f) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen datu base guztiak normalizatu eta biltzea, eta negozio adimenaren eta datu masiboen bidez ustiatzea.
g) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen analitikako eta analitika aurreratuko sistema horizontalak planifikatzea, haien bideragarritasun azterketa eta proiektua egitea, analisia egitea, garatzea, gauzatzea, haien mantentze-lanak egitea eta kudeatzea, bai eta izaera bertikala edo departamentukoa dutenak ere, informazio sistemen arloan eskumena duten departamentuetako zerbitzuekin lankidetzan.
h) Honako sistema hauen planifikazioa, bideragarritasun azterketa, proiektua, analisia eta kudeaketa egitea: edukiak nafarroa.eus-en argitaratzeko sistema, webguneak eta atariak inplementatzeko sistemak, eta esperientzia digitaleko plataformetan oinarritutako konponbideak, baita Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen ezagutza kudeatzeko sistemak ere.
i) Nafarroako Datuaren Bulegoko erabaki organoetan parte hartzea. Esparru honetako proiektuen plangintza, bideragarritasun azterketa, proiektua, analisia, inplementazioa eta kudeaketa.
j) Lurralde informazioari buruzko sistemen plangintza, bideragarritasun azterketa, proiektua, analisia eta kudeaketa, besteak beste, Nafarroako Lurralde Informazioari buruzko Informazio Sistemarena (SITNA).
k) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein, edo Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak bere gain uzten dituenak".
Hamar.–63. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"63. artikulua. Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuaren egitura.
Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Konfiantzaren eta Eten Digitalaren Atala.
b) Datuen Ingeniaritzaren eta Adimen Artifizialaren Atala.
c) Atarien eta Esperientzia Digitalaren Atala.
d) Datuaren Bulegoaren Atala.
e) Lurraldeko Informazio Sistemen Atala".
Hamaikagarrena.–67 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"67 bis artikulua. Lurraldeko Informazio Sistemen Atalaren esparru materiala eta funtzionala.
Lurralde Informazioko Sistemen Atalak honako eginkizun hauek beteko ditu Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lurraldeko informazio sistemei dagokienez eta, oro har, esparru horretako izaera horizontaleko informazio sistema guztiei dagokienez duen eskumenaren barruan:
a) Informazio sistemen ezarpena aztertu, garatu eta prestatzea.
b) Informazioko eta aplikazioetako estandar teknologikoak erabiltzeko sustapena, zabalkundea, aholkularitza eta lankidetza koordinatzea.
c) Informazio sistemen estandarizazioa gauzatzea.
d) Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) Koordinaziorako Batzordearen idazkaritza.
e) Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemari eta horrekin zerikusia duten azpisistemei buruzko informazio eta zabaltze programak eta ekintzak garatzea, horrela komunikazioa eta sistema horien ezagutza errazteko eskualde, nazio eta nazioarte mailan.
f) Lurraldeari buruzko informazio sistemekin lotutako proiektuak garatzea eta haien jarraipena egitea, Espainian zein Europar Batasunean beste instituzio eta erakunde batzuek bultzatutako programetan.
g) Lankidetza eta jarduketa lerroak garatzea eta haien jarraipena egitea, lurraldeari buruzko informazio sistemekin lotutako eragile publiko eta pribatuen aurrean, Nafarroan Foru Komunitatean hori garatzeko beharrezko baldintzak lortzeko.
h) Behar diren koordinazio lanak egitea informazioaren eta aplikazioen estandar teknologikoak erabiltzeko sustapena, hedapena, aholkularitza eta lankidetza egiteko eta informazio sistemak estandarizatzeko. Hori guztia, bere eskumenen esparruan.
i) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein, edo Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak bere gain uzten dituenak".
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehen xedapen gehigarria.–Unitateak kentzea.
Foru dekretu honetan unitate hauek kentzen dira:
a) Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian:
–Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua.
–Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzua.
b) Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuan:
–Lehendakaritza, Barne eta Justizia arloetarako Informazio Sistemen Atala.
–Eskubide Sozialen, Ekonomia Sozialaren eta Enpleguaren arloetarako Informazio Sistemen Atala.
–Industria, Memoria eta Bizikidetza eta Kultura, Kirol eta Turismo arloetarako Informazio Sistemen Atala.
–Lurralde Kohesio, Etxebizitza, Unibertsitate eta Berrikuntza arloetarako Informazio Sistemen Atala.
–Landa Garapen eta Ingurumenaren, Gazteriaren, Migrazio Politiken eta Berdintasunaren arloetarako Informazio Sistemen Atala.
Bigarren xedapen gehigarria.–Unitateak sortzea.
Foru dekretu honetan unitate hauek sortzen dira:
a) Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian:
–Departamentuetako Konponbideen Zerbitzua.
–Konponbide Korporatiboen Zerbitzua.
b) Departamentuetako Konponbideen Zerbitzuan:
–Estrategia Digitalaren Atala.
–Garapeneko Arkitekturaren eta Konponbideen Analisiaren Atala.
–Berrerabilpenerako eta Administrazioaren Efizientziarako Konponbideen Atala.
–Izapideetarako eta Herritarrekiko Harremanetarako Konponbideen Atala.
c) Konponbide Korporatiboen Zerbitzuan:
–Barne eta Justizia arloetarako Konponbideen Atala.
Hirugarren xedapen gehigarria.–Unitateetako burutzetan aritzeko eskatzen diren betebeharrak.
Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia:
a) Departamentuetako Konponbideen Zerbitzuko atalburutzek ez dute inolako betebeharrik atxikita, ez akademikorik, ez lanpostuari lotutakorik, ez eta mailari dagokionez ere.
b) Konponbide Korporatiboen Zerbitzuko Barne eta Justizia arloetarako Konponbideen Atalak ez du inolako betebeharrik atxikita, ez akademikorik, ez lanpostuari lotutakorik, ez eta mailari dagokionez ere.
c) Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuko Lurraldeko Informazio Sistemen Ataleko burutza betetzeko eskatzen diren betebeharrak:
–Telekomunikazioetako Ingeniaritzako titulua, Informatikako Ingeniaritza Teknikoko titulua, Industria Ingeniaritzako titutua, Industria Ingeniaritza Teknikoko titulua, Enpresa Zientzietako titulua, Zuzenbideko titulua, Telekomunikazioetako Ingeniaritzaren lanbide arloko gradua/masterra, Informatikako Ingeniaritzaren lanbide arloko gradua/masterra, Informatikako Ingeniaritza Teknikoaren lanbide arloko gradua/masterra, Industria Ingeniaritzaren lanbide arloko gradua/masterra, Industria Ingeniaritza Teknikoaren lanbide arloko gradua/masterra, Enpresa Zientzien lanbide arloko gradua/masterra edo Zuzenbidearen lanbide arloko gradua/masterra, edo honako lanpostu hauetako baterako izendatua izatea:
a) Telekomunikazioetako ingeniaria.
b) Informazio sistemetako goi mailako teknikaria.
c) Sistema informatikoetako goi mailako teknikaria.
d) Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria.
e) Informazio sistemetako erdi mailako teknikaria.
f) Administrazio publikoko teknikaria, arlo juridikoan.
g) Administrazio publikoko teknikaria, arlo ekonomikoan.
Laugarren xedapen gehigarria.–Zenbait unitateren atxikipena aldatzea.
Zuzendaritza nagusi bereko zerbitzuen arteko atxikipenen aldaketak.
Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian:
–Lurraldeko Informazio Sistemen Atala, zeina Konponbide Korporatiboen Zerbitzutik Aurrerapen Digitalerako Zerbitzura igarotzen baita.
Bosgarren xedapen gehigarria.–Zerbitzuko zuzendaritza eta ataleko burutza batzuen izendapenak.
Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:
a) Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian:
–Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria, aurrerantzean, Departamentuetako Konponbideen Zerbitzuko zuzendaria izanen da.
–Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuko zuzendaria, aurrerantzean, Konponbide Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria izanen da.
b) Departamentuetako Konponbideen Zerbitzuan:
–Lehendakaritza, Barne eta Justizia arloetarako Informazio Sistemen Ataleko burua, aurrerantzean, Estrategia Digitalaren Ataleko burua izanen da.
–Eskubide Sozialen, Ekonomia Sozialaren eta Enpleguaren arloetarako Informazio Sistemen Ataleko burua, aurrerantzean, Garapeneko Arkitekturaren eta Konponbideen Analisiaren Ataleko burua izanen da.
–Industria, Memoria eta Bizikidetza eta Kultura, Kirol eta Turismo arloetarako Informazio Sistemen Ataleko burua, aurrerantzean, Berrerabilpenerako eta Administrazioaren Efizientziarako Konponbideen Ataleko burua izanen da.
–Lurralde Kohesio, Etxebizitza, Unibertsitate eta Berrikuntza arloetarako Informazio Sistemen Ataleko burua, aurrerantzean, Izapideetarako eta Herritarrekiko Harremanetarako Konponbideen Ataleko burua izanen da.
c) Konponbide Korporatiboen Zerbitzuan:
–Landa Garapen eta Ingurumenaren, Gazteriaren, Migrazio Politiken eta Berdintasunaren arloetarako Informazio Sistemen Ataleko burua, aurrerantzean, Barne eta Justizia arloetarako Konponbideen Ataleko burua izanen da.
AZKEN XEDAPENA
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2025eko otsailaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
Iragarkiaren kodea: F2502251
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
