1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan laborategiko teknikari espezialisten (LTE) gehienez 21 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka.
Aditzera ematen da gora jotzeko errekurtso bat jarri dela deialdi honetako oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka: Osasun Departamentuko erakunde autonomoetako laborategiko teknikari espezialisten (LTE) gehienez 21 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 30eko 399E/2023 Foru Aginduaren bidez onetsia eta 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29koan, argitaratua. Hori dela eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkezten ahalko dira.
Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.
Iragarkiaren kodea: F2502048