40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, laguntza emateko, euskarazko udako kanpaldietan parte hartu duten haur eta gazteendako. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identif.): 814855.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/814855).

–Oinarrien xedea.

Oinarri hauen xedea da euskara hutsezko udalekuetara joaten diren haur eta gazteei dirulaguntza ematea.

–Dirulaguntzaren gaiak.

Deialdi honek 2025. urtean zehar burutuko diren eta honako ezaugarri hauek dituzten udalekuak hartuko ditu kontuan:

a) Haur edo gazteei zuzendutako euskara hutsezko udalekuak izatea.

b) Udalekuak 5 egun (4 gau) eta 15 egun (14 gau) bitartean irautea eta udako oporren garaian eskaintzea (ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte).

Deialdi honetatik kanpo geldituko dira honako hauek:

a) Sakanako Mankomunitateak –zuzenean zein zeharka– kudeatutako udalekuak, baita Sakanako Mankomunitatearen bestelako dirulaguntzaren bat jasotzen dutenak ere.

b) Txango eta bidaiak.

c) Barnetegi erregimena eskatzen ez duten kirol campusak.

d) Barnetegi erregimena eskatzen ez duten hiri-udalekuak edo udaleku irekiak.

–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (814855 kodea) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https://www.sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa.

9.000 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Aurkezteko epea 2025eko irailaren 30ean amaituko da.

Lakuntzan, 2025eko otsailaren 14an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2502419