40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, euskarazko hedabideei dirulaguntzak emateko. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 814816.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/814816).

–Oinarrien xedea eta zertarakoa.

Deialdi honen xedea da Sakanako euskarazko hedabideak diruz laguntzeko modua arautzea.

–Dirulaguntzaren onuradunak.

Deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzen hartzaile izan daiteke Sakanan egoitza fiskala duen eta euskarazko hedabide baten jabea edo kudeatzailea den pertsona fisiko edo juridiko oro.

–Dirulaguntzaren gaiak eta kontzeptuak.

Honako hauek izanen dira:

a) Euskarazko eguneroko prentsa eta aldizkariak, batez ere Sakanan zabaltzen direnak.

b) Irratiak, Sakanan ohikotasunez emititzen dutenak.

c) Sakanari buruzko berriak eskaintzen dituzten Internet bidezko hedabideak.

Ondoko hauek ez dute laguntzarik jasotzen ahalko:

a) Euskara erabiltzen duten gaztelaniazko hedabideek.

b) Alderdi politikoek zein sindikatuek argitaratutakoek.

c) Elkarteek edo fundazioek beren kideen artean banatzeko argitaratutakoek.

d) Eskola-aldizkariek.

e) Udal eta mankomunitateen informazio-aldizkariek.

Diruz lagundutako jarduerak 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ren arteko aldiari dagozkionak izanen dira.

–Oinarri arauemaileak.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 814808) eta Sakanako Mankomunitateko webgunean (https://sakana-mank.eus).

–Laguntzaren zenbatekoa, guztira.

80.000 euro.

–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 31ra bitartekoa izango da. Epe hori luzaezina izanen da.

Lakuntzan, 2025eko otsailaren 13an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2502396