2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, euskara ikasleei dirulaguntzak emateko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 814808.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/814808).
–Oinarrien xedea eta zertarakoa.
Oinarri hauen xedea da euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren Sakanako herritarrei dirulaguntzak emateko modua arautzea.
–Dirulaguntzaren gaiak eta kontzeptuak.
Diruz lagunduko dira 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra arte egindako ikastaroen matrikulak. Kilometrajea ez da diruz lagunduko.
Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta informatika bidezkoak, C2 mailakoak barne. Ez dira diruz lagunduko ikastaro teknikoak ez eta Sakanako Mankomunitateko langileek egindakoak ere.
–Oinarri arauemaileak.
Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea:814808) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https://sakana-mank.eus).
–Laguntzetarako dirua, guztira.
25.000 euro.
–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 30ra bitartekoa izango da. Epe hori luzaezina izanen da
Lakuntzan, 2025eko otsailaren 13an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2502389