40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, euskara sustatzeko jardueretarako. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 814763.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/814763).

–Oinarrien xedea eta zertarakoa.

Oinarri hauen xedea da Sakanako euskaltegiei helduak euskalduntzeko ematen zaizkien laguntzak arautzea.

–Dirulaguntzaren gaiak eta kontzeptuak.

Deialdi honek 2025. urtean zehar egiten diren ikastaroak hartuko ditu kontuan.

–Oinarri arauemaileak.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea 814763) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https://sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako dirua, guztira.

25.000 euro.

–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak egiteko epea 2025eko martxoaren 31 artekoa izango da, 2025. urteko 1. hiruhilekoari dagozkion dirulaguntzetarako; ekainaren 30 artekoa, 2025. urteko 2. hiruhilekoari dagozkion dirulaguntzetarako; urriaren 31 artekoa, 2025. urteko 3. eta 4. hiruhilekoei dagozkion dirulaguntzetarako.

Lakuntzan, 2025eko otsailaren 13an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2502386