2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, dirulaguntzak emateko, euskara sustatzeko jardueretarako. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 814726.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/814726).
–Oinarrien xedea eta zertarakoa.
Oinarri hauen xedea da Sakanako euskalgintzari eta euskara sustatzeko jarduerei diruz laguntzeko modua arautzea.
–Dirulaguntzaren gaiak eta kontzeptuak.
Diruz lagunduko dira euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko helburua duten egitasmoak zein euskararekiko jarrera hobetzekoa dutenak. Zehazkiago, honako hauek dira diruz lagunduko diren egitasmoak:
a) Ezagutzatik erabilerarako jauzia egitea helburu duten egitasmoak.
b) Euskara ez dakiten euskal herritarrak euskarara hurbil daitezen helburua duten egitasmoak.
c) Euskararen ondarea jaso, gorde edota hedatzea helburu duten egitasmoak.
d) Euskararen hainbat alderdi aztertzea helburu duten jardunaldiak.
e) Euskalgintzan ibilbide oparoa izateagatik nabarmendutako pertsonak edo elkarteak omentzeko egitasmoak.
f) Euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoak.
g) Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak.
h) Euskarazko sormen kulturala bultzatzea helburu duten egitasmoak (hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, antzerki-emanaldiak eta lantegiak).
i) Etorkinen artean euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak.
j) Euskarazko jostailu, joko eta denbora-pasak.
Oro har ez dira diruz lagunduko euskararen erabilera sustatzea helburu espezifiko eta nabarmena ez duten egitasmoak, ez eta Sakanako Mankomunitatearen beste edozein esparrutan dirulaguntza jaso dezaketen horiek ere, ez eta, oro har, Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuaren jarduera esparruaren barruan ez daudenak ere.
Halaber, ez dute dirulaguntzarik jasoko haur eta gazteendako antolatzen diren aisialdiko jarduerek, besteak beste, udalekuek eta ludotekek.
Bestalde, entitatearen ohiko funtzionamenduan eta Sakanan egindako jardueretan sortutako gastuak diruz lagunduko dira, zehazkiago:
a) Material suntsikorra.
b) Webgunea mantentzea.
c) SGAE/EKKI.
d) Inbertsioak.
e) Bazkidetzak.
f) Prestakuntza-ikastaroak.
Deialdi honetatik kanpo geldituko dira ordezkaritza eta protokolo gastuak (otorduak, opariak...), baita kideen bidaia-gastuak ere.
Funtzionamendu gastuetarako diruz lagundutako jardueren aurrekontu osoaren %25 jaso liteke gehienez ere.
–Oinarri arauemaileak.
Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 814726) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https://www.sakana-mank.eus).
–Laguntzaren dirua, guztira.
5.000 euro.
–Aurkezteko epea.
Deialdia argitaratzen denetik 2025eko martxoaren 31ra arte. Epea luzaezina izanen da.
Lakuntzan, 2025eko otsailaren 13an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2502380