2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Euskarazko ikastaro teknikoak edo hizkuntza gutxituei buruzkoak egiteko dirulaguntzaren deialdia. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazio): 814567.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/814567).
–Dirulaguntzaren gaiak.
Diruz lagunduko dira 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitarteko ikastaroen matrikulak, honako bi kasu hauetan:
a) Edozein gairi buruz euskaraz egindakoak, aisialdiko monitore edo zuzendari izateko euskarazko ikastaroak barne.
b) Euskararen edota hizkuntza gutxituen normalizazioarekin edo soziolinguistikarekin zerikusia dutenak.
Ez dira diruz lagunduko ez egoitza ez eta kilometrajea ere. Ez dira diruz lagunduko Sakanako Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak.
2025eko urriaren 31rako bukatuta ez dauden ikastaroen kasuan, gutxienez %80ko asistentzia eskatuko zaie parte-hartzaileei data horretarako.
–Oinarri arauemaileak.
Dirulaguntzaren Datu Base nazionalean (identifikazio kodea, 814567) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https://sakana-mank.eus).
–Laguntzetarako diru kopurua, guztira.
2.000 euro.
–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urriaren 31ra bitartekoa izango da.
Lakuntzan, 2025eko otsailaren 13ean.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2502315