1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
EPATZE DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 23ko 279E/2024 Foru Aginduaren aurka jarritako 229/2024 prozedura laburtuaren barruan. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 17ko 97/2024 Ebazpenaren aurka eta maiatzaren 6ko 116/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak metatu eta ezetsi ziren. 97/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen destinoen behin betiko esleipena autonomia erkidegoen mailako lekualdatze-lehiaketaren deialdian eta lekualdatze-lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren. 116/2024 Ebazpenaren bidez, berriz, argitara eman ziren Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 6ko 269/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako lekualdatze-lehiaketako deialdian esleitutako destinoak.
Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorriko da Luis Sarrato Martínez jaunak, Leire Zabaltza Alemán andrea ordezkatuz, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 17ko 97/2024 Ebazpenaren aurka eta maiatzaren 6ko 116/2024 Ebazpenaren aurka aurkeztutako 299/2024 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea. 97/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen destinoen behin betiko esleipena autonomia erkidegoen mailako lekualdatze-lehiaketaren deialdian, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (iraungitzeko kidegoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa eta lanpostu parekatuak, eta lekualdatze-lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak ere argitaratu ziren. 116/2024 Ebazpenaren bidez, berriz, argitara eman ziren Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 6ko 269/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako lekualdatze-lehiaketako deialdian esleitutako destinoak.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2502171