40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, lurzatien itxiturari buruzkoa, Eguesibarko Udal Planeko Eraikingintza ordenantzaren 67. artikuluan, Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruan. Hasierako onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2025eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa puntuala egitea Eraikingintza ordenantzaren 67. artikuluan, Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruko lurzatien itxiturei buruzkoa.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea, hogeita hamar egun baliodunekoa. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin; halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Sarrigurenen, 2025eko otsailaren 12an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2502261