2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
2025erako tasak, prezio publikoak eta karga-tasak
Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira 2025eko ekitaldiko tasak, prezio publikoak eta karga-tasak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).
ZERGA-TASAK
–Lurraren kontribuzioa: %0,25.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: 3,27%.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.
–Gainbalioak:
Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatuko den koefizientea (zerga-oinarria kalkulatzeko) zera izanen da: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan gehieneko koefiziente gisa ezarritakoa.
Kuota zehazteko zerga-tasa: %8,28.
TASAK
Ura: Ordenantzaren 1. eranskina:
1. 2.a) artikuluan jasotako zerbitzuak.
1.1. Kuota finkoak –hornidura–: Instalatutako kontagailuaren diametroaren arabera kontagailuaren diametroa (sei hileko kuota).
- 50 mm-ra bitartekoak: 15,00 euro.
- 35 mm-tik gora eta 65 mm-ra arte: 75,00 euro.
- 1001 m²-tik gora 150,00 euro/m².
1.2. Kontagailuen alokairuko kuotak.
Hilean, kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 230. zk., 1984ko irailaren 25ekoa). Hartan konponketa eta kontserbazio gastuak sartzen dira.
2. 2.b) artikuluan jasotako zerbitzuak.
2.1. Kuota finkoak –saneamendua, estolderia–. Hornidurarako paratu den kontagailuaren diametroaren arabera.
–Kontagailuaren diametroa (sei hileko kuota).
- 50 mm-ra bitartekoak: 15,00 euro.
- 35 mm-tik gora eta 65 mm-ra arte: 75,00 euro.
- 1001 m²-tik gora 150,00 euro/m².
3. 2.c) artikuluan jasotako zerbitzua –Kontsumoa–. Kuota aldakorra: prezioa m³ bakoitzeko.
1. tarifa.–Etxeko erabilera etxebizitzetan eta hari lotutako erabilerak.
- 90 m³ bitarte/seihileko, 0,35 euro/m³.
- Gainerako kontsumoa: 0,45 euro/m³.
2. tarifa.–Etxeko erabilera konbinatua.
- 90 m³ bitarte/seihileko, 0,35 euro/m³.
- Gainerako kontsumoa: 0,55 euro/m³.
3. tarifa.–Industria eta merkataritzarako erabilera. Tarifa honetan industria, merkataritza, bulegoak eta langelak, eta nekazaritza eta/edo abeltzaintzako nabeak sartzen dira: 0,55 euro/m³.
4. tarifa.–Ureztatzeko erabilerak: 0,90 euro/m³.
5. tarifa.–Ur hornidura, Udalaz kanpoko toki entitateei, zisternetan egiten dena barne: 0,80 euro/m³.
6. tarifa.–Obretarako hornidura, edo zisternen bidezkoa: 0,80 euro/m³.
7. tarifa.–Ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,35 euro/m³.
Tarifa hau aplikatzeko ondoko egoera hauek guztiak gertatu beharko dira, eta behar bezala justifikatu:
1. Ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak jakin gabe hondatuta daudela hodiak edo neurketako ekipamenduak.
2. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ezta ur-ihesaren ondoko jarduketan ere.
Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, ur-jarioa izan duen instalazioa 7 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ur-jarioa atzematen denetik aurrera.
4. 2.d) artikuluan jasotako zerbitzuak. Kontratazioa: 60,00 euro.
5. 2.e artikuluan jasotako zerbitzuak. Hargune eskubideak.
5.1. Hornidura eta saneamendu sareetara hargunea egiteko eskubideak: hargunearen edo hargune deribatuaren diametroaren araberako tarifak, zeinari seinalatzen diren koefiziente zuzentzaileak aplikatuko baitzaizkio:
35 mm bitartekoak, 400,00 euro. 36 mm-tik gora, 600,00 euro. Koefiziente zuzentzailea:
–Etxebizitza libreak: 0,80.
–Babes ofizialeko etxebizitzak: 0,40.
–Prezio tasatuko etxebizitzak eta eraikinak berritzea: 0,60.
–Hargune eskaerak, sareak berritzeagatik: 0,80.
–Etxebizitza, lurzatiarekin: 1,00.
–Industria, merkataritza, nekazaritzako nabea, abeltzaintzako nabea: 1,00.
–Obretarako eta behin-behineko erabileretarako harguneak: 0,20.
–Ureztatze pribatua, aisiarako baratzeak, igerilekuak: 1,20.
5.2. Bi deribazio edo gehiago dituen halako diametroko hargunea egiten den kasuetan, deribazio bakoitza hargune ezberdina bailitzan tramitatuko da, bakoitzari erabileraren kariaz dagokion koefizientea aplikatuz. Hala ere, eskatzaileak bakarrik hargune nagusia tramitatzea eskatu ahalko du, deribazioak alde batera utziz; halakoetan 1 koefizientea aplikatuko zaio.
5.3. Erregistroaren giltza diametro txikiagokoa bada, tarifa delako diametroaren gainean ezarriko da.
5.4. Uraren Ziklo Integrala arautzen duen ordenantzarekin bat, soilik hornidura sarera hargunea izateko eskubidea, edo soilik saneamendu sarera izatekoa eskatzen deneko salbuespen kasuetan, ondoko arauak ezartzen dira:
a) Hornidura sareko hargunea izateko eskubidea: zenbatekoa tarifa orokorraren %50 izanen da. Kasu honetan sartzen dira ureztaketarako hargunea izateko eskariak.
b) Saneamendu sarera hargune bateratua (euri-urak eta ur beltzak batera) izateko eskubidea. Tarifa estandarrak, hargunearen diametroaren arabera:
–Hargunearen diametroa (oinarriak).
- 250 mm-ra arte: 200,00
- 250 mm-tik aurrera: 300,00
Oinarriei 5.1 apartatuan ezarritako koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkie.
c) Ur beltzen edo euri-uren hargunea izateko eskubideak: tarifaren zenbatekoa b) apartatuan ezartzen denaren %50ari dagokiona izanen da.
6.6 2.g) artikuluan jasotako jarduerak. Ikuskapen bakoitzeko: 60,00 euro.
–Hirigintzako espedienteak eta bestelakoak tramitatzea:
ERANSKINA.–HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOAK
I. epigrafea.–Udal plan, plan partzial edo antolamenduko plan berezietan egiten diren aldaketak tramitatzea: 150 euro.
II. epigrafea.–Lerrokaduren azterlanak, unitatearen mugaketak, erabilera aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea: 80 euro.
III. epigrafea.–Birpartzelazioak tramitatzea: 80 euro.
IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.
Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1,5 izanen da.
V. epigrafea.–Aurri espedientea: 100 euro.
VI. epigrafea.–Lur banantzeak tramitatzea: 40 euro.
VII. epigrafea.–Hirigintzako kontsultak: 40 euro.
Hirigintzaz kanpoko lizentziak tramitatzea.
VIII. epigrafea.–Jarduerarako lizentziak.
1. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuetarako lizentzien espedienteen tasak: 240 euro Gestión Ambiental de Navarrak egindako txosten bakoitzeko eta 584 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
2. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 360 euro Gestión Ambiental de Navarrak egindako txosten bakoitzeko eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
3. 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B, eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentzien tasak: 600 euro Gestión Ambiental de Navarrak egindako txosten bakoitzeko eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
4. 4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeetarako lizentzien espedienteen tasak: 146 euro Gestión Ambiental de Navarrak egindako txosten bakoitzeko eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.
Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, zenbateko berean gehituko da tasa.
IX. epigrafea–Jarduerarako, irekitzeko eta antzeko lizentzien gaineko kontsultak. 40 euro.
X. epigrafea.–Katastroa aldatzeko espedienteak, kartografia berria behar dutenak eta ez direnak katastroaren edo lizentzia bidez baimendutako hirigintzako jarduketaren akats baten ondorio. 360 euro.
XI. epigrafea.–Ezkontza: 60 euro.
Artiedan, 2025eko otsailaren 10ean.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: L2502045