2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentzia ematea. Osasun-garraioko basea, osasun-garraioari atxikitako langileak egoteko eta atseden hartzeko eta 20 anbulantzia gordetzeko
Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:
Espediente zenbakia: 32/2024/AACC.
Sustatzailea: Transporte Sanitario de Navarra Bidean SL.
Jarduera: osasun-garraioko basearen jarduera ezartzea, osasun-garraioari atxikitako langileak egoteko eta atseden hartzeko eta 20 anbulantzia gordetzeko.
Tokia: Las Labradas industrialdea, Katalunia kalea, 25 (Aragoi kalea, 28arekiko kantoian), (11.9 lurzatia) (38. poligonoko 425. lurzatia, 2. azpieremua).
Lizentzia eman den eguna: 2025eko otsailaren 7a.
Tuteran, 2025eko otsailaren 7an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2502055