2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentzia ematea. Alokatzeko trastelekuak
Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:
Espediente zenbakia: 30/2024/AACC.
Sustatzailea: Kinosternon SL.
Jarduera: alokatzeko trastelekuen jarduera handitzea.
Tokia: Udal industrialdea, F bidea 15 eta 17 (6. poligonoa, 291. eta 290. lurzatiak).
Lizentzia eman den eguna: 2025eko otsailaren 7a.
Tuteran, 2025eko otsailaren 7an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2502054