40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 2.164. lurzatian. Hasierako onespena

San Adriango alkate udalburuak, 2025eko otsailaren 18ko ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, San Adriango 3. poligonoko 2.164. lurzatian (Vista del Vergal kalea 1), lurzati horretan eraikigarritasuna handitzeko helburuarekin. María Puy González Lópezek eta Miguel Ángel Yunquera Cabellok sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

San Adrianen, 2025eko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2502528