2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Udal Plan Orokorraren AR-3 banaketa eremuaren S-9 sektorerako. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko otsailaren 14ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen AR-17 San Adrián SL eta Edificaciones Sergado SL enpresek sustatu duten kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proposamena, eta jendaurrean jartzea erabaki, zehaztu gogo baita zer baldintzatan gauzatu daitezkeen udal honetan tramitatzen ari den hiri-jarduketarako plan bereziaren ondoriozko hirigintzako determinazio xehakatuak. Helburua da San Adriango Udal Plan Orokorraren AR-3 banaketa eremuaren S-9 sektorean dauden lurzatiek osatutako eremua hobetzea.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzaren Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluan xedatutakoarekin (testu bategin hori urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan xedatutakorakin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendaurreko orduetan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.
San Adrianen, 2025eko otsailaren 14an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2502397