2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Hiri-jarduketarako plan berezia, AR-3 banaketa areako S-9 sektoreko zenbait lurzatitan. Hasierako onespena
San Adriángo alkate udalburuak, 2025eko otsailaren 13ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, AR-17 San Adrián SL eta Edificaciones Sergado SL merkataritza-sozietateek sustatua, AR-3 banaketa areako S-9 sektoreko zenbait lurzatiri dagokien eremua aldatzeko, San Adriango Udal Plan Orokorraren barnean.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
San Adrianen, 2025eko otsailaren 13an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2502339