2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigintza-determinazioak aldatzeko Udal Plan Orokorreko 7. sektoreko URM-6 unitatean. Hasierako onespena
San Adriango alkate udalburuak, 2025eko otsailaren 13ko ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, José María Ayensa Ambrosik sustatua, hirigintza-determinazioak aldatzeko San Adriango Udal Plan Orokorreko 7. sektoreko URM-6 unitatean.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
San Adrianen, 2025eko otsailaren 13an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2502306