2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORONTZE
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 40. lurzatian. Hasierako onespena
Orontzeko Udalak, 2025eko urtarrilaren 9an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Orontzeko 1. poligonoko 40. lurzatirako (Kale Nagusia 43), Elena Bilbao Diéguezek eta Miguel Ángel García Perezek sustatuta.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan ere argitaratuko da gutxienez ere; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz.
Orontzen, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Silvia Pena Lorente.
Iragarkiaren kodea: L2501718