2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa xehatua Udal Planean, 1. poligonoko 122. lurzatian. Hasierako onespena
Udalak, 2025eko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa xehatu bat Udal Planean, Noaingo 1. poligonoko 122. lurzatian, Noain Elortzibarko Udalak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendearen eskura dago udal bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara. Jendaurreko aldian egokitzat jotzen diren iradokizunak edo alegazioak aurkezten ahalko dira. Memoria teknikoa Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian dago.
Noain Elortzibarren, 2025eko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2502450