2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Laburpena, Nafarroako osasun zentroetara eta zentro okupazionaletara eramateko laguntza ekonomikoa emateko deialdiarena. 2025. urtea
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 814532.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/814532).
Mendabiako Udalak hartutako erabakia, 2025eko urtarrilaren 23an egin osoko bilkuran.
Xedea: Nafarroako osasun zentroetara eta zentro okupazionaletara joateko garraio-gastuak partez finantzatzeko laguntza ekonomikoak ematea 2025eko ekitaldian, espedientean jasotako oinarri arauemaileen xedapenei jarraikiz.
2025eko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 1.000 euro, 1 23180 4800000 aurrekontu-partidaren kargura.
Laguntzak eskatzeko epea: 2025eko urriaren 31ra arte, baldin eta saldorik gelditzen bada aipatu aurrekontu-kontsignazioan.
Onuradunek bete beharrekoak: ikusi oinarri arautzaileak. Besteak beste, eskaera egin aurreko sei hilabeteetan, gutxienez eta jarraian, Mendabian erroldaturik egotea, eta ez edukitzea norbere ibilgailurik edo, edukiz gero, uneko egoerak eraginda ezin erabili izatea. Era berean, pentsioa jasotzen duen pertsona izatea, premia bereziko egoeran daudela frogatzen dutenak izan ezik, oinarri arauemaileetako 4.2 puntuan ezarritakoarekin bat.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean, gardentasun atarian.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena, Mendabiako Udalaren Erregistroan. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.
Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.mendavia.es.
Mendabian, 2025eko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2502269