40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Xehetasun-azterketa, Aosko 16. poligonoko 6. lurzatian. Hasierako onespena

Longidako Udaleko alkate-udalburuak, 2025eko otsailaren 13an, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Aosko 16. poligonoko 6. lurzatian. Sustatzailea Sonia Iturain Jimenez De Bentrosa da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Longidan, 2025eko otsailaren 13an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2502355