40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKARKO KONTZEJUA

9. poligonoko 22. lurzatiko 4 barrutiren desafektazioa. Jendaurrean jartzea

Lakarko Kontzejuak, 2024ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen desafektazio espediente bat Lakarko 9. poligonoko 22. herri lurzatiaren 43.183,77 m²-ko erabilera lagatzeko, 4 barrutitan banatuta, ondoren Compañía Viñícola Tandem SAri erabiltzeko lagatzeko, upategiaren inguruan mahastiak landatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Kontzejuko Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako erabaki hau behin betikoa izanen da.

Aurreko izapideak bete ondoren, administrazio espediente osoa igorriko zaio Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri Lurren Atalari, onets dezan.

Lakarren, 2024ko urriaren 9an.–Kontzejuko burua, Juan Miguel Bugallo Eguaras.

Iragarkiaren kodea: L2502267