2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LABEAGAKO KONTZEJUA
5. poligonoko 364., 365. eta 366. lurzatien kalifikazio juridikoaren aldaketa. Jendaurrean jartzea
Ikusirik beharrezkoa dela katastroko 5. poligonoko 364., 365. eta 366. herri-lurzatiak 364 finkarako sarbide berrira egokitzea, honela:
–Egun erabiltzen ez den bideak, 365. eta 366. lurzatien barrena doanak, aipatu lurzatietara erantsirik herri-ondasunaren kalifikazio juridikoa hartuko du; 365. eta 366. lurzatiak 10.011 m²-ko erantsitako finka bakar gisa geratuko dira.
–Egungo 366. lurzatiaren sarbideari dagozkion 83 m² bananduko dira, eta kalifikazio juridikoa aldatzen zaie, jabari publikoa izatera pasako baitira.
–366. lurzatiaren 1.294 m² bananduko dira katastroko 5. poligonoko 364. lurzatira eransteko, erregristroko eta katastroko 5.674 m²-ko finka bakarra osatzeko.
Ikusirik Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalaren txostena.
Iguzkitzako Udalari kontsulta eginik, horrek adierazi du egoki diren bananketa eta eransketa baimenak izapidetu behar direla.
Bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen dekretua), Labeagako Kontzejuko Herritarren Batzarrak, aho batez, erabaki du:
1. Aipatu aldaketak ukitutako lurren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea:
a) Herri-lurraren kalifikazio juridikoa aldatzea herri-lurrean, bide bat egiteko behar den azaleran (83 m²). Azalera hori Labeagako Kontzejuaren jabari publikoko ondasuntzat hartuko da.
b) Erabiltzen ez den bide-azaleraren kalifikazio juridikoaren aldaketa, egin beharreko bide berriak ordeztuko duena (358 m²), herri-lur izatera igaro dadin.
2. Kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Kontzejuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarrita. Epe horretan egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira.
Labeagan, 2025eko otsailaren 11n.–Labeagako Kontzejuko burua, Lucía Otero Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L2502134