40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Gesalazko Udalak, 2023ko apirilaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen Gesalazko lurralde aberastasunaren balorazio txostena berrikustea.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta http://www.guesalaz.es/ helbidean, aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak.

Gesalatzen, 2025eko otsailaren 12an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2502201