40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Comarca 2 industrialdeko 3. poligonoko 213. lurzatian. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2025eko urtarrilaren 30eko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi du xehetasun-azterketa bat, Markibar Innovación SLk sustatu duena katastroko 3. poligonoko 213. lurzatiari buruz (Comarca 2 industrialdea).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2502188