40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Dirulaguntzen deialdia, irabazi asmorik gabeko erakundeei emateko, Nafarroan prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak gara ditzaten. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 814973.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/814973).

Onetsi zen Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 23ko 69/2025 Ebazpenaren bidez.

Lehena.–Onuradunak.

1. Egoitza Nafarroan duten irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, udal intereseko proiektuak egiten dituztenak. 2. Egoitza Nafarroan izan gabe, Nafarroan intereseko proiektuak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak. Ezin izanen dute deialdi honetan parte hartu ordezkaritza sindikaleko lanak egiten dituzten erakunde, entitate edo kolektiboek. Deialdiaren 3. oinarriko baldintzak bete beharko dituzte.

Bigarrena.–Xedea.

Ezartzea nola eman 2025erako dirulaguntzak irabazi asmorik gabeko entitateei, Nafarroan prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak garatzeko, eta, bereziki, Nafarroan bizi diren errefuxiatuen eta gizarte-premian dauden kolektiboen ondorio sozial eta ekonomikoak arintzeko proiektuak egiteko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Nafarroan prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko oinarriak.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

11.181 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta biharamunean, eta 2025eko apirilaren 30ean amaituko.

Gazolatzen, 2025eko otsailaren 14an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2502427