40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Laguntzen deialdia, gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeei emateko, garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetza proiektuak egin ditzaten. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 814966.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/814966).

Onetsi zen Alkatetzaren 2025eko otsailaren 13ko 70/2025 Ebazpenaren bidez.

Lehena.–Onuradunak.

Gobernuz kanpoko erakundeek (GKE) eta irabazi asmorik gabeko elkartasun erakundeek dirulaguntza eskatzen ahalko dute baldin eta Nafarroako elkarteen erregistroan inskribatuta badaude eta egoitza soziala edo ordezkaritza Nafarroan badute.

Bigarrena.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da Zizur Zendeako Udalak eman beharreko dirulaguntzen araubidea ezartzea, garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetza proiektuak egiteko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Deialdia, gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeei laguntzak emateko , garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetza proiektuak egin ditzaten. Oinarriak.

Laugarrena.–Zenbatekoa. 26.089 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta biharamunean, eta 2025eko apirilaren 30ean amaituko.

Gazolatzen, 2025eko otsailaren 14an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2502422