2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak
Cascanteko Udalak, 2024ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tasen, prezio publikoen eta zerga-tasen aldaketa 2025eko ekitaldirako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onespenaren erabakia jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2024ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 2an.
2024ko abenduaren 24an BPXPORT XXI SLU enpresak alegazio idazkia aurkeztu zuen, adieraziz hasiera batez 2025erako onetsitako Zentro Termoludikoko tarifen aldaketak prezioen murrizketa nabarmena dakarrela eta, horren ondorioz, Zentro Termoludikoaren kudeaketa integrala ekonomikoki bideraezina dela kontratuan ezarritako baldintzetan; beraz, Zentro Termoludikoaren 2024ko tarifak mantendu behar direla, kontratu berria indarrean sartu arte.
Horiek horrela, Cascanteko Udalak, 2025eko urtarrilaren 31n egindako osoko bilkuran ERABAKI ZUEN:
Lehenbizikoa.–Baiestea BPXPORT XXI SLUk aurkeztutako alegazioa, Zentro termoludikoko 2025erako tarifen aldaketari dagokionez.
Bigarrena.–Xedatzea 2024ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran hasiera batez onetsitako Zentro Termoludikoaren tarifen aldaketa indarrean jarriko dela zerbitzuak emateko kontratu berriaren adjudikazioarekin eta formalizazioarekin (kontratu horren xedea da Zentro Termoludikoa osoki kudeatzea). Ordura arte, 2024ko ekitaldirako indarrean zeuden tarifak izanen dira.
Hirugarrena.–Behin betiko onestea 2025eko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak (I. eranskina). Bertan sartu dira Zentro Termoludikoaren tarifen zenbait aldaketa, hutsegite baten ondorioz edo omisioagatik hasiera batez onesteko erabakian ageri ez zirenak (65 urtetik gorako adinekoen eta dibertsitate funtzionala dutenen abonua, haurrendako tarifa eta haurrendako kanpoaldeko udako eguneko sarrera).
Laugarrena.–Testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aldaketaren onespen erabakiaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. eta 112.3 artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
Halaber, aukerako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
2025EKO ZERGA-TASAK ETA TASAK
Zuzeneko eta zeharkako zergen tasak
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
Landa-lurraren gaineko kontribuzioa | %0,295 |
Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa | %0,295 |
Ekonomia-jardueren gaineko zerga | %1,40, zergarako foru lege bidez onetsitako tarifen gainean |
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga Koefizienteak: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak. Karga-tasa: | %20,00 |
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Karga-tasa orokorra: | %4,00 |
Etxebizitza hutsen gaineko zerga | Lehen urtea: %0,50. Bigarren urtea: %1. Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5 |
2025. urteko lurraren kontribuzioko hobarien aplikazioaren zehaztapena
KONTZEPTUA | ONURADUNAK | HOBARIA |
Subjektu pasiboaren ohiko bizilekua den etxebizitza denean | Familia ugariaren, guraso bakarreko familiaren edo guraso bakarreko egoeraren titular diren subjektu pasiboak. Kotizazio gabeko pentsioak hartzen dituzten subjektu pasiboak. Errenta bermatua jasotzen duten subjektu pasiboak. Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten subjektu pasiboak. | Ez da aplikatuko 2025ean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 140.4 artikulua, 4. paragrafoa) |
Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, baldin eta higiezinetan ezarri badira eguzki-energiaren edo bertze energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak. | | Zergaren kuota osoaren %50eko hobariaren %90, 2.500 eurotik beheitiko per capita errenta duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboendako. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen. Zergaren kuota osoaren %50eko hobariaren %25, 2.500 euroko per capita errenta edo handiagoa duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboendako. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen. |
Agiriak egin eta izapidetzeko tasak
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
Agiriei edo datuei buruzko ziurtagiriak | 1,20 euro |
Egoitza elektronikoaren bidez izapidetutako ziurtagiriak | 0 euro |
Konpultsatzea, lehen orria | 1,60 euro |
Konpultsatzea, agiri bereko 5. orria eta hurrengoak | 0,20 euro |
Lurzati zedulak ematea | 2 euro |
Lurzati zedulak ematea, jaberik gabekoak | 0,25 euro |
Lurzati planoa ematea | 0,30 euro |
Errolda-orria ematea | 0,30 euro |
Udaltzaingoaren txostena etxebizitzari buruz | 30,00 euro |
Esku-hartze polizialari buruzko txostena | 50,00 euro |
Hirigintza garapenik gabeko lurzoruari buruzko hirigintza txostena, alderdi batek eskaturik | 30,00 euro |
Hirigintza garapena duen lurzoruari buruzko hirigintza txostena, alderdi batek eskaturik | 80,00 euro |
Ezkontza zibilak egitea | 60,00 euro |
Bikote egonkorren erregistro-espedientea izapidetzea | 60,00 euro |
Beren ezaugarriengatik izapidetu daitezkeen artxibo-dokumentuen kopiak egitea | 100,00 euro gehi Udalak kopia-zerbitzuagatik ordaindu duenaren kostua |
Argitaratzeko ediktuak behar dituzten katastro-aldaketako espedienteak izapidetzea | Argitalpenaren zuzeneko kostuengatik ordaindutako kostua |
Jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentzien espedienteak izapidetzeko tasak
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
Jarduera sailkatuen lizentzia eta/edo erantzukizunpeko adierazpena izapidetzea | 150,00 euro |
Irekitzeko lizentzia eta/edo erantzukizunpeko adierazpena izapidetzea | 150,00 euro |
Herri-lurrak okupatzeko kanona
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
Lehorreko lurra | %1,25, katastro-balioaren gainean |
Ureztalurra | %1,25, katastro-balioaren gainean |
Estolderia zerbitzuaren tasen tarifa
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
Estolderia zerbitzua* | 17 euro |
* Urtean, etxebizitza, saltoki, industria edo eraikin bakoitzeko, baldin hori bada bizikidetza, ustiapen, gozamen edo luperketa gunea. |
Edateko uraren horniduraren eta banaketa zerbitzuaren prezio publikoak
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
Lotune eskubideak | 55 euro |
Gutxienekoa: 3 hilabete eta 15 m³ | 13,75 euro |
16 m³-tik 60 m³-ra bitarte | 1,05 euro/m³ |
61 m³-tik gora | 2,05 euro/m³ |
Industria eta abeltzaintzakoa, gutxienekoa: 3 hilabete eta 15 m³ | 13,75 euro |
Industria eta abeltzaintzakoa, kontsumitutako m³ bakoitzeko, 16 m³-tik aurrera | 1,05 euro/m³ |
Obra-hondakindegian hondakinak botatzeko tasak
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
0tik 3.500 kg-ra bitarteko ibilgailuak (ibilgailu bakoitzeko) | 5,15 euro |
3.500etik 20.000 kg-ra bitarteko ibilgailuak (ibilgailu bakoitzeko) | 15,45 euro |
Lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamenduak egiteko tasen tarifa
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
Okupatzea, salgaiekin, obra-hondakinekin, edukiontziekin, garabiekin, hesiekin eta abarrekin (m² eta egun bakoitzeko) | 0,60 euro |
Okupatzea, salgaiekin, obra-hondakinekin, edukiontziekin, garabiekin, hesiekin eta abarrekin (m² eta hilabete bakoitzeko) | 11,50 euro |
Mahaiak eta aulkiak: Foruen plaza eta Apezpikuaren plaza Gainerako kaleak | 56 euro 41 euro |
Merkatu txikia (egunean): 5 metro lineal bitarte 5 metro linealetik goiti, metro lineal bakoitzeko | 8 euro 2 euro |
Foodtruck-a, egunean (15 metro karratu bitarteko eremua okupatzen duten ibilgailuak) | 20 euro |
Foodtruck-a, egunean (15 metro karratu baino gehiagoko eremua okupatzen duten ibilgailuak) | 30 euro |
Ibiak jartzeko tasak
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
Gau eta eguneko erreserba (metro lineal edo zati bakoitzeko, urtean) | 20 euro |
Ordutegi mugatuko erreserba (metro lineal edo zati bakoitzeko, urtean) | 15 euro |
Behin-behineko erreserba, obra edo jarduketa baterako | Proportzionalki, jarduketa aldiaren arabera; gutxienekoa 5 euro da |
Hilerria erabiltzeko tasak
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
Nitxoan ehorztea | 55 euro |
Lurrean ehorztea | 63 euro |
Nitxotik ateratzea | 55 euro |
Lurretik edo panteoitik ateratzea | 63 euro |
Udal beilatokia erabiltzea | 192 euro |
Nitxoa | 500 euro |
Kolunbarioa | 190 euro |
Prezio publikoak, 0-3 urteko haur hezkuntzako ikastetxerako
Nafarroako Gobernuak 2024-2025 ikasturterako ezartzen dituen tarifak.
Adinekoen jantokia erabiltzeko tasak
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
Eguneko tarifa orokorra | 5 euro |
Asteburuetako tarifa | 4,10 euro |
Familiari atseden emateko zerbitzua erabiltzeko tasak
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
Hileko tarifa | 50 euro |
Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
Padel pista estalia | Ordu eta erdia, 10,00 euro |
Udalak antolatutako kirol jardueren tasak
1 ordu | 75,00 euro urtean |
2 ordu | 120,00 euro urtean |
Hirigintzako lizentziak izapidetzeko eta hirigintzako jarduketak izapidetzeko tasak
Lurzatia banantzeko lizentzia | 30,00 euro |
Hirigintza-antolamenduko tresnen ebaluazioa | Argitalpenaren zuzeneko kostuengatik ordaindutako kostua |
Gainerako hirigintzako lizentziak | 80 euro |
Baskula-zerbitzuaren tasa
20.000 kilo bitarte: | 1 euro/fitxa |
20.000 kilotik goiti: | 2 euro/fitxa |
Udal instalazioak erabiltzeko eta Udalaren materialak lagatzeko tasak
LOKALAK ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO BAIMENA |
Gorria gelak | 35,00 euro |
Kultura etxea | 40,00 euro |
Erretiratuen elkartea | 125,00 euro |
Avenida kulturgunea | 75,00 euro |
Eskolako kiroldegia | 100,00 euro |
Zezen plaza | 200,00 euro |
Udalaren bertze lokal eta instalazio batzuk | 40,00 euro |
LOKALAK ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIOA |
GORRIA GELAK (euro/ordu, gela bakoitza) | 10,00 euro |
KULTUR ETXEA | ERAKUSKETA ARETOA (euro/ordu) | 10,00 euro |
HITZALDI ARETOA (euro/ordu) | 10,00 euro |
ERRETIRATUEN ELKARTEA (euro/ordu) | 10,00 euro |
UDALAREN BESTE LOKAL ETA INSTALAZIO BATZUK (Kirolgunea (euro/ordu) | 20,00 euro |
AVENIDA KULTURGUNEA | HITZALDI ARETOA (euro/ordu) | 15,00 euro |
ERABILERA ANITZEKO GELA (euro/ordu) | 15,00 euro |
AUDITORIUMA (euro/saio) | Herriko arte-taldeek eta kolektiboek erabiltzea, sarrera kobratzen den ekitaldiak egiteko | 100,00 euro |
Herritik kanpoko arte-taldeek eta kolektiboek erabiltzea, sarrera kobratzen den ekitaldiak egiteko | 125,00 euro |
IKUS-ENTZUNEZKO MATERIALA, ARGITERIA ETA SOINUA ERABILTZEA |
Bideo-proiektagailu digitala eta zinema pantaila erabiltzea | 70,00 euro |
Soinu eta argiteria ekipamenduak erabiltzea | 80,00 euro |
Instalaziokoak ez diren soinu eta argiteria ekipamenduak erabiltzea, horrek dakarrenean instalazioko berezko ekipamenduak desmuntatu eta muntatu beharra | 150,00 euro |
Argi eta soinurako zerbitzu teknikoak, Udalak horretarako esleituriko langileek emanak | Zerbitzu teknikoak, lanaldi erdian (gutxienez ere 4 ordu) | 150,00 euro |
Zerbitzu teknikoak, lanaldi osoan (8 ordu bitarte) | 250,00 euro |
8 ordutik gora (euro/ordu) | 26,00 euro |
Konponketa eta garbiketa lanetarako fidantza: gutxienez, 200,00 euro, eta gehienez, 6.000,00 euro |
Udalaren materialak erabiltzea Cascanten
MATERIAL MOTA | ALOKATZEKO PREZIOA | ORDEZTEKO PREZIOA |
Erretxinazko mahaiak, 1,80 x 0,80 | 4,00 euro | 50,00 euro |
Zurezko aulkiak | 2,00 euro | 21,00 euro |
Plastikozko aulkiak | 1,00 euro | 8,00 euro |
Zurezko taulak, 2,00 x 1,00 | 2,00 euro | 20,00 euro |
Zurezko astoak | 1,00 euro | 8,00 euro |
Oholtzak | 2,00 x 1,00 neurriko moduluak, 4 hanka luzagarridunak | 5,00 euro | 275,00 euro |
Oholtzarako eskailerak | 5,00 euro | 270,00 euro |
Kalteak estaltzeko fidantza: 200,00 euro |
Prezio hori ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak eta lagatzeak
a) Cascanteko Udalak antolaturiko ekitaldiak.
b) Cascanteko elkarte, kolektibo eta taldeek antolaturiko ekitaldiak, baldin badaude behar bezala legeztatuta eta Elkarteen Erregistroan inskribatuta, eta jarduerak irabazi-asmorik gabekoak eta herriaren interesekoak badira.
c) Ekitaldi motaren arabera, salbuespen partikularrak egiten ahalko zaizkie Cascanteko entitateei, baldin herriaren intereseko xedea badute, erraterako, kooperatibei, ureztatzaileen komunitateei, kofradiei edo gisakoei, baldin eta ez bada sarrerarik edo matrikularik kobratzen jarduera horietarako.
Honako hauek erabiltzeko tasak: Txiki, Mini, Maxi, Cascante-K elkarguneak eta Gazte elkargunea
KONTZEPTUA | 2025. URTEA |
TXIKI, MINI, MAXI ETA CASCANTE-K ELKARGUNEAK |
Ikasturte osorako matrikula | 45,00 euro |
Noizean behin erabiltzeko kuota | 3,00 euro eguneko |
GAZTE ELKARGUNEA |
Ikasturte osoko matrikula (familia-unitatea) | 45,00 euro |
Noizean behin erabiltzeko kuota: egun arrunta | 3,00 euro eguneko |
Noizean behin erabiltzeko kuota: asteburua | 5,00 euro eguneko |
Zentro Termoludikoa erabiltzeko prezio publikoak
ABONUAK | HASIERAKO SARRERA | HILEKOA | HASIERAKO SARRERA (hiruhilekokoa) | HIRU HILEKOA | HASIERAKO SARRERA (urtekoa) | URTEKOA |
FAMILIAKOA | Bikote ezkondua edo izatezko bikotea, eta haien 18 urtetik beherako seme-alabak | | 40,00 euro | 78,00 euro | 0,00 euro | 234,00 euro | 0,00 euro | 858,00 euro |
FAMILIAKOA, OSOKOA | *Helduendako jarduera-zerrenda librea | 40,00 euro | 120,90 euro | 0,00 euro | 362,70 euro | 0,00 euro | 1.329,90 euro |
BANAKAKOA | 18tik 64 urtera bitartekoak | | 40,00 euro | 41,90 euro | 0,00 euro | 125,70 euro | 0,00 euro | 460,90 euro |
BANAKAKOA, OSOKOA | Helduendako jarduera-zerrenda librea | 40,00 euro | 66,35 euro | 0,00 euro | 199,05 euro | 0,00 euro | 729,90 euro |
FAMILIA GURASOBAKARREKOA | Guraso bakarra eta haren 14 urtetik beherako seme-alabak. NAHITAEZKOA DA GURASO BAKARREKO FAMILIA-TXARTELA IZATEA | | 40,00 euro | 47,80 euro | 0,00 euro | 143,40 euro | 0,00 euro | 525,80 euro |
FAMILIA GURASOBAKARREKOA GUZTIRA | Helduendako jarduera-zerrenda librea | 40,00 euro | 71,05 euro | 0,00 euro | 213,15 euro | 0,00 euro | 781,55 euro |
BERTZE BATZUK | %65 > Dibertsitate funtzionala > %33; >65 urte > 800 euro | | 40,00 euro | 30,80 euro | 0,00 euro | 92,40 euro | 0,00 euro | 338,75 euro |
BERTZE BATZUK, GUZTIRA | Helduendako jarduera-zerrenda librea | 40,00 euro | 54,60 euro | 0,00 euro | 163,80 euro | 0,00 euro | 600,60 euro |
> 65 URTE < 800 euro | Dibertsitate funtzionala > %65; > 65 urte, < 800 euroko diru-sarrerak | | 40,00 euro | 25,45 euro | 0,00 euro | 76,35 euro | 0,00 euro | 279,95 euro |
> 65 URTE < 800 euro GUZTIRA | Helduendako jarduera-zerrenda librea | 40,00 euro | 49,35 euro | 0,00 euro | 148,05 euro | 0,00 euro | 542,80 euro |
Gazteendako tarifa. | 14 urtetik 18 urtera bitarte eta unibertsitateko ikasleak | | 0,00 euro | 25,00 euro | 0,00 euro | 75,00 euro | 0,00 euro | 275,00 euro |
Haurrendako tarifa | 14 urte baino gutxiagokoak, gurasoak abonatuak ez badira, lagunduta (aitona-amonak, etab.) | | 0,00 euro | 15,00 euro | 0,00 euro | 45,00 euro | 0,00 euro | 165,00 euro |
Lau erabilerako bonuak (gehienez 15 egun)* | 30,00 euro |
* Sarrera librea zentro termoludikora, jarduera gidaturik gabe. |
IKASTAROEN ETA JARDUEREN TARIFAK
| FAMILIAKO BONUA | ABONATU GABEA |
Bi egun astean |
Haurren igeriketa eskola | 23,7 euro hilabetean | 51,45 euro hilean |
*Haurrendako jarduerak | 23,70 euro hilabetean | 51,45 euro hilean |
* Bigarren jarduera batean izena emanez gero, hirugarrena DOAN. |
JARDUERA LIBREEN ESKAINTZA HELDUENDAKO | FAMILIAKO BONUA | ABONATU GABEA |
Gazteak (14-18 urte) eta Ikasleak | 23,70 euro hilabetean | 51,45 euro hilean |
Haurrak (11-13 urte) | Aukerarik ez | Aukerarik ez |
Udako igerilekuak
UDAKO IGERILEKUAREN BONUA | UDA, KANPOALDEA** (ekaina, uztaila eta abuztua) | UDA, HILABETE BAT (kanpoaldea) |
HAURRAK | 4-13 urte | 56,60 euro | 35 euro |
GAZTEAK | 14-17 urte | 63,40 euro | 40,70 euro |
HELDUAK | 16-64 urte | 75,80 euro | 46,35 euro |
ERRETIRATUAK | 65 urtetik gora | 47,50 euro | 31,60 euro |
** Sarrera librea udako igerilekurako soilik. Udako denboraldia: Ekaineko 1. larunbata-iraileko 2. larunbata. |
Eguneko sarrerak
EGUNEKO SARRERA | SARRERA* | UDA, KANPOALDEA** | UDA, KANPOALDEA, EGUN ERDIA** |
HAURRAK | 4-13 urte | 5,70 euro | 4,50 euro | 2,50 euro |
GAZTEAK | 14-17 urte | 15 euro | 8,00 euro | 5,00 euro |
HELDUAK | 18tik 64 urtera bitartekoak | 21,20 euro | 9,20 euro | 6,00 euro |
ERRETIRATUA EDO DESGAITASUNEN BAT DUEN PERTSONA | 65 urtetik gora | 17 euro | 8,00 euro | 5,00 euro |
TALDEKAKO SARRERAK | –Taldeak, 10 lagunetik goitikoak | 12,00 euro | | |
* Sarrera librea Zentro Termoludikorako, jarduera gidaturik gabe. ** Sarrera librea udako igerilekurako soilik. Egun erdia: 10:00etatik 15:00etara edo 15:00etatik 20:00etara. |
Cascanten, 2025eko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2502042