2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAURRETA
Abelbideen mugaketa kartografikoa jendaurrean jartzea
Bidaurretako abelbideen mugaketa kartografikoan interesa dutenei jakinarazten zaie.
Lehenengoa.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 80/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera ematea Bidaurretako abelbideen mugaketa kartografikoa egiteko espedienteari.
Bigarrena.–Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 40. artikuluan xedatutakoaren arabera, alegazioak egiteko epea hilabetekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitatearen iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo 15 egunetatik aurrera.
Hirugarrena.–Epe horretan, ukitutako pertsonek espedientea kontsultatzen ahalko dute, eta beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatu toki erakundearen aurrean, beren alegazioak oinarritzeko dokumentuak aurkeztuta.
Bidaurretan, 2025eko otsailaren 12an.–Alkatea, Enara Rabina del Río.
Iragarkiaren kodea: L2502222