2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Arroizko Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2025eko plantilla organikoa; erabakia 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean.
Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsita gelditzen da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea), eta argitara ematen da, betetzeko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
Arroitzen, 2025eko otsailaren 14an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
PLANTILLA ORGANIKOA
Langileen zerrenda
1.–Funtzionarioak.
1.1. Lanpostu kopurua: bat. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: idazkariaren lanpostukoa, %31,28, eta %3,72, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Egoera: hutsik.
1.2. Lanpostu kopurua: bat. Lanpostuaren izena: administraria. Maila: C. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Osagarriak: lanpostukoa, %23; mailakoa, %12, (251/93 LFDaren 40.3.a eta 40.5 artikuluak), eta %3,36, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Administrazio-egoera: jardunean.
1.3. Lanpostu kopurua: bat. Maila: C. Lanpostuaren izena: mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako arduraduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanaldiaren luzapenekoa (ordu malgutasuna), %10; mailakoa, %12 (251/93 LFDaren 40.3.e eta 40.5 artikuluak) eta %3,36, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera; lanpostuko osagarria, %19. Administrazio-egoera: jardunean.
2.–Lan-kontratudunak.
2.1. Lanpostu kopurua: bat, lanaldi erdian. Lanpostuaren izena: liburutegiko eta animazio soziokulturaleko arduraduna. Maila: D. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Mailako osagarria, %10 (251/93 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. artikulua). Administrazio-egoera: jardunean.
2.2. Lanpostu kopurua: lau, lanaldi partzialean (ikasturtearen arabera aldatzen ahal da) Lanpostuaren izena: musika irakaslea, saxofoi espezialitatea; musika irakaslea, perkusio espezialitatea; musika irakaslea, gitarra espezialitatea; musika irakaslea, kantu espezialitatea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Araubide juridikoa: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Egoera: jardunean, salbu eta gitarra espezialitateko langilea, borondatezko eszedentzian baitago.
2.3. Lanpostu kopurua: bi, lanaldi osoan (sasoiko langileak). Lanpostuaren izena: igerilekuko sorosleak. Maila: D. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Mailako osagarria, %10 (251/93 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. artikulua). Araubide juridikoa: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Egoera: hutsik. (lehiaketa bete gabe geratu da).
3.–Arroizko Udalaren zerbitzuko funtzionarioen, administrazio-kontratudunen eta lan-kontratudunen zerrenda hau onestea.
3.1. Idazkaria: Koba Valencia Caldevilla. Maila: A. Gradua: 3. Administrazio-egoera: administrazio-kontratuduna. Jardunean. Antzinatasuna: 1991ko azaroaren 19tik, aldizka.
3.2. Administrari-ofiziala: Javier Díaz Fernández. Maila: C. Gradua: 3. Administrazio-egoera: funtzionarioa. Jardunean. Antzinatasuna: 2008ko apirilaren 21etik.
3.3. Mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako arduraduna: Óscar Arbeo López. Maila: C. Gradua: 3. Administrazio-egoera: funtzionarioa. Jardunean. Antzinatasuna: 2008ko maiatzaren 30etik.
3.4. Liburutegiko eta animazio soziokulturaleko arduraduna: Ana Rey Eguíluz. Maila: D. Administrazio-egoera: lan-kontratudun finkoa. Antzinatasuna: 2008ko ekainaren 23tik.
3.5. Musika irakasleak.
3.5.1. Saxofoia: Javier Martínez Giralda. Maila: B. Administrazio-egoera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Antzinatasuna: 1998ko irailaren 18tik.
3.5.2. Perkusioa: Isaac Irimia Roa. Maila: B. Administrazio-egoera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 5etik.
3.5.3. Gitarra: Jorge Gil Jiménez. Maila: B. Administrazio-egoera: borondatezko eszedentzian. Ordezkoa: Aitor Arzoz Barrena.
3.5.4. Kantua: Estibaliz Castellano Quintana. Maila: B. Administrazio-egoera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Antzinatasuna: 2016ko otsailaren 12tik.
Iragarkiaren kodea: L2502416