2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aire konprimatuko botilak berritzea
Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Sustatzailea: Jon Pellejero Itulain.
Jarduera: aire konprimatuko botilak berritzea.
Tokia: C kalea 19, Mutiloa.
Mutiloan, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2502702