2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
SU-2 Sektorearen plan partziala berriro jendaurrean jartzea
Alkateordeak 2025eko otsailaren 14an emandako ebazpen baten bidez, erabaki da berriz ere jendaurrean jartzea Adiosko SU-2 sektorearen plan partziala, 2024ko uztailean egin zena eta hasierako onespena jaso duena dagoeneko. Sustatzailea Juan Ansa Reta da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Adiosen, 2025eko otsailaren 14an.–Alkateordea, Iñigo Villafranca Lamberto.
Iragarkiaren kodea: L2502418