2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Aldaketa, Hirigintzako Araudiaren 54. artikuluan. Bigarren behin behineko onespena
Ablitasko Udalak, 2024ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat, Udalaren Hirigintza Planeko araudiaren 54. artikulua aldatzeko. Proiektu hori Arriazu Pardo Patricia y Arriazu Sánchez Borja SCk sustatu dute, eta aldaketak eragiten die Ablitasko 7. poligonoko 934. eta 935. lurzatiei.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71,8. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Udalak, 2025eko otsailaren 10ean egin osoko bilkuran, berretsi zuen bigarren behin behineko onespena, Udalaren Hirigintza Planeko araudiaren 54. artikulua aldatzeko. Arriazu Pardo Patricia y Arriazu Sánchez Borja SCk sustatu dute.
Bigarren behin-behineko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta espedientea igorriko da lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumena duen departamentura, behin betiko onets dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.12 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Ablitasen, 2025eko otsailaren 12an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2502196