40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, ibilbideko peoiaren lanpostu bat oposizio lehiaketa bidez betetzeko, lan kontratudun finkoen araubidean

Mankomunitateko buruak 2025eko urtarrilaren 29an eman 2025-0003 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki da:

Onestea ibilbideko peoiaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez hautatzeko prozesuak arautuko dituzten hautaketa oinarriak.

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da ibilbideko peoiaren lanpostu bat betetzea oposizio-lehiaketa bidez, lan kontratudun finkoen araubidekoa, jardun dezan honako bi hauetan, Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatean: batetik, Ontziak Sailkatzeko Instalazioaren eta Hondakinak Biltzeko Zerbitzuan, eta, bestetik, Zerbitzu Osagarrietan. Gainditzen duten gainerako izangaiak lan-poltsa batean sartuko dira, sor daitezkeen ibilbideko peoiaren lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko. Aldi baterako kontratazioaren ondoriozko zerrenda horrek indarrik gabe utziko ditu aurreko zerrenda guztiak.

1.2. Lanpostua lan kontratu finkoarekin beteko da, eta mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu; plantilla organikoan ageri diren horiexek, hain zuzen. Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da, eta hartan izena emanen.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuen beharrei begira, baina entitatearen hitzarmen kolektiboa betez une oro, eta ezarritako legezko lan-esparruarekin bat etorriz.

1.4. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, baldin uste badu izangaietatik bakar batek ere ez duela lanpostuan aritzeko behar bezalako jakintza maila, gaitasun edo prestakuntzarik.

2. oinarria.–Langileek bete beharreko baldintzak eta lanpostuaren profila.

2.1. Oinarrizko baldintzak.

Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

–Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio.

–Parte har dezakete, orobat, Espainiako herritarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko tratatuek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta herritar horien ondorengoek eta –legez bananduta ez badaude– ezkontidearenek, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

–Adinez nagusia izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

–Gutxienez DBHko gradudunaren titulua edo baliokidetzat jotako titulazioa izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

–Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete beharreko eginkizunetan aritzeko.

–Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.

3. oinarrian ezarritakoa izan ezik, izangaiak arestiko betebeharrak frogatu beharko ditu, deialdi honen 6. oinarriak xedatzen duen eran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta agiriok indarrean egon beharko dute hautaketa prozesu osoan zehar, izendapen eguna arte bete ere.

2.2. Baloratuko diren esperientzia eta ezagutzak.

Administrazio publikoetan atzeko kargako kamioietan hiri-hondakinak biltzeko gidari-peoiaren antzeko lanpostuan izandako esperientzia espezifikoa baloratuko da.

2.3. Eginkizunak eta erantzukizunak.

2.3.1. Oinarrizko funtzio orokorrak haren kategoriarako ezarritakoak izanen dira, besteak beste:

–Hondakinen edukiontziak manipulatzeko eskuzko zereginak.

–Hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuko instalazioak, altzariak eta higiezinak mantentzea eta garbitzea (garbiguneak, transferentziagunea, zerbitzuari atxikitako instalazioak, edukiontziak, etab.).

–Edukiontziak eta haien ingurunea garbitzea.

–Hondakinak eskuz manipulatzea eta biltzea (edukiontziak, kamioia edo beste sistemaren bat eskuz kargatzea).

–Transferentziaguneko ekipoen zamalanetarako ekipoak kontrolatzea eta maneiatzea.

–Gorabeheren parteak egitea enpresak ezartzen duenaren arabera, eskuzkoak zein digitalak izan.

2.3.2. Trebetasunak eta gaitasunak.

–Hondakin-edukiontziak manipulatzeko jarduerak egiteko gai izatea, bai eta zerbitzuko instalazioak eta altzariak mantentzeko eta garbitzeko oinarrizko lanak egiteko ere.

–Lanpostuari eta laneko arriskuen prebentzioari dagozkion prozedurak eta araudiak ezagutzea eta betetzea.

–Arduradunek eta teknikariek emandako jarraibideak betetzeko gai izatea.

–Behar bezala ezagutzea eta maneiatzea lanpostuaren berezko erremintak (ekipo mekanikoak eta hidraulikoak eta eskuzko erremintak).

–Egoera fisikoa izatea betetzeko esfortzu fisikoa, eskuzko trebetasuna, oreka, azkartasuna, indar fisikoa eta lan-baldintza zorrotzekiko erresistentzia eskatzen duten eginkizunak.

2.3.3. Ezaugarri pertsonalak.

–Bere lanarekiko eta enpresarekiko interesa eta konpromisoa.

–Diziplina, goragokoen jarraibideak eta aginduak betetzeko.

–Ekimena eta gaitasuna, autonomiaz lan egiteko.

–Hainbat zeregin egiteko gaitasuna.

–Egokitzeko eta ikasteko gaitasuna.

–Taldean lan egiteko eta gizarte-harremanak ezartzeko gaitasuna.

–Arduratsua eta ordenatua izatea.

–Laneko ordenaren eta garbitasunaren sena izatea.

–Prestasuna eta ordu-malgutasuna izatea.

–Enpresaren kode etikoaren araberako balioak: zintzotasuna, erantzukizuna eta gardentasuna.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko, hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Honela aurkezten ahalko dira:

–Nafarroako Erriberagoieneko Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitatearen bulegoan aurkeztuz (Gargantúa industrialdea, D kalea 2, 31350 Azkoien).

–Gutun ziurtatua bidaliz, hartu izanaren agiriarekin, Mankomunitatearen egoitzaren helbidera: Gargantúa industrialdea, D kalea 2, 31350 Azkoien. Dokumentazioa posta-zerbitzuan utzi izanaren datak izan beharko du lehen adierazitako epea bukatu aurrekoa (hilabete, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik hasita).

–Erregistroa eginez egoitza elektronikoan, Mankomunitatearen webgunearen barruan: www.riberaaltadenavarra.com. Eskabide orokorra erabili beharko da.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, eta hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko; Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du, eta ohartaraziko du hurrengo hamar egun balioduneko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela, eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Era berean, Mankomunitateko egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian argitaratuko da.

Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean ezarriko dira hautaprobak egiteko tokia, eguna eta ordua. Era berean, Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian argitaratuko da.

Aipatutako epeak luzaezinak dira.

Hautaprobetarako deia ez da inola ere banaka eginen, kolektiboki baizik, aipatutako argitalpenen bidez.

Orobat, telefono bidezko informazioa emanen da, 948.713.179 zenbakiaren bidez, 9:00etatik 14:00etara bitartean, astelehenetik ostiralera, bai onartutakoen zerrendarako, bai proben egunetarako, betiere aipatutako epeen barnean.

3.2. Eskabidearekin batera (I. eranskinekoa) agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–DBHko gradudunaren tituluaren kopia konpultsatua, edo baliokidetzat hartutako beste titulu batena, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotearen frogagiriarena.

–Nortasun agiri nazionalaren edo baliokide baten kopia konpultsatua.

–Merezimendu-lehiaketan puntuak lortu ahal izateko, langilearen lan bizitzaren ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko dute, bai eta administrazio publiko kontratatzaileen ziurtagiriak ere, frogatzen dutenak badutela esperientzia atzeko kargako kamioietan hondakinak biltzeko bideko peoiaren lanpostuetan. Ziurtagirian jaso beharko dira eskatutako lanposturako kontratuaren hasiera-data eta bukaera-data, bai eta bete diren eginkizunak ere.

4. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.

4.1. Epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: José María Palacios de Mier, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Amaya Lorente Iturbide, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kidea.

Lehen epaimahaikidea: Agustín Murugarren Landívar, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruordea.

Ordezkoa: María Pilar Orduña Osés, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kidea.

Bigarren epaimahaikidea: Miguel Ángel Arrastio Soria, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko kudeatzailea.

Ordezkoa: Oscar Sanz Cortés, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko zerbitzuburua.

Hirugarren epaimahaikidea: langileen sindikatu-ordezkaritzaren proposamenez izendatutako ordezkari bat.

Ordezkoa: langileen sindikatu-ordezkaritzaren proposamenez izendatutako ordezkari bat.

Epaimahaiko idazkaria: Ana Raquel García Pérez, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: María Jesús Hernandez Luri, Azagrako Udaleko idazkaria.

4.2. Kalifikazio-epaimahaiko idazkariak behar diren aktak eginen ditu, eta epaimahaikide guztiek sinatuko dute horietako bakoitza.

4.3. Epaimahaia modu baliodunean eratzeko eta jarduteko, beharrezkoa izanen da hura osatzen duten kideen gehiengo osoa egotea.

4.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiburuak kalitateko botoa erabiltzen ahalko du.

4.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, laguntzeko proba batzuetan nahiz guztietan. Aditu horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

4.6. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

4.7. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta epaimahaiburuari hala jakinarazi, baldin suertatzen badira urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean. Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla-eta, horren berri emanen da izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5. oinarria.–Proben nondik norakoa, ariketak eta balorazioa.

Hautapen prozesuak bi fase izanen ditu. Lehenengoa oposizioa eta bigarrena lehiaketa. Oposizio-lehiaketan, guztira, 100 puntu lortzen ahal dira.

5.1. Oposizioaldia: 85 puntu.

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizio-lehiaketa.

Proba bakoitza bukatuta, epaimahaiak Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian argitaratuko ditu izangaiek lortutako kalifikazioak.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena.

Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Fase horrek 2 proba izanen ditu. Gaitasun teorikoaren proba bat eta proba praktiko bat. Lehiaketaldian 85 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez ere.

Gaitasun teorikoaren proba: 35 puntu.

Proba 70 galderako test moduko azterketa bat egitean datza. Gai hauei buruzko galderak egon daitezke:

–Kalkulu matematikoa, eskatzen den gutxieneko prestakuntzaren mailakoa.

–Arrazoibide logikoko serieak.

–Kultura orokorreko galderak (sinonimoak, ortografia, etab.).

–Lanpostuaren eginkizunak*.

–Hondakinen kudeaketarekin eta birziklatzearekin lotutako alderdiak*.

–Hondakinekiko gizalegezko jokabidea*.

–Mankomunitateari buruzko ezagutza: jarduketa eremua, estatutuak eta funtzioak*.

Izartxoarekin markatutako gaiei buruzko informazioa Mankomunitatearen webgunean aurkitzen ahal duzu: www.riberaaltadenavarra.com.

Ariketa horrek, gehienez, 70 galdera izanen ditu. Ongi erantzundako galdera bakoitzak 0,5eko puntuazioa izanen du. Erantzun okerrek edo erantzun gabeek ez dute puntuazioa murriztuko.

Proba teorikoan gutxienez 15 puntu lortu dituzten izangai guztiak oposizioaren bigarren fasera igaroko dira (proba praktikoa).

Gehieneko puntuen erdia lortu ez duten gainerako izangaiak oposiziotik baztertuko dira.

Proba teorikoa bukatuta, lortutako puntuazioak Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian jarriko dira.

Kalifikazioak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, izangaiek 3 egun balioduneko epea izanen dute edozein alegazio egin ahal izateko, enpresaren erregistroan edo helbide elektronikoan idazki bat aurkeztuta. Epea igaro eta alegazioak ebatzi ondoren, onetsiko da eta emaitzen behin betiko zerrenda argitaratuko da, oposizioaren hurrengo fasearen eguna, ordua eta lekua jakinarazita.

Proba praktikoa: 50 puntu.

Proba teorikoan gutxienez 15 puntu lortu dituztenek soilik eginen dute proba hori.

Proba praktikoak gehienez ere 50 puntu izanen ditu, baina ez da baztertzailea izanen.

Proba honetan, simulazio-ariketa praktiko bat eginen da, hainbat betetze-maila dituzten zenbait hondakin-edukiontzi biltzeko.

Horretarako, edukiontziak kamioira hurbildu beharko dira eta jasogailuaren orraziarekin harrapatu, eguneroko lanaren simulazioa eginez.

Ariketa egin aurretik, prestakuntza emanen zaie izangai guztiei, eta adieraziko zaie zer lan egin behar duten eta nola manipulatu behar duten bilketarako ibilgailua.

Era berean, gehienez 10 minutu emanen zaizkie praktikatzeko.

Prestakuntza eta praktikaldia amaitutakoan, proba eginen da, eta baloratuko dira ariketan emandako denbora, eta edukiontzien eraginkortasun- eta maneiu-maila.

Proba praktikoa bukatuta, lortutako puntuazioak Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian jarriko dira.

Kalifikazioak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, izangaiek 3 egun balioduneko epea izanen dute edozein alegazio egin ahal izateko, enpresaren erregistroan edo helbide elektronikoan idazki bat aurkeztuta. Epea igaro eta alegazioak ebatzi ondoren, halakorik bada, onetsirik geldituko da, eta emaitzen behin betiko zerrenda argitaratuko da, oposizio-lehiaketaren azken faseari bide emanez.

5.2. Merezimenduen lehiaketaldia 15 puntu.

Fase horretan, proba teorikoan 15 puntu lortu dituzten izangaiei emanen zaizkie lanposturako eskatzen den lanbide esperientziaren balorazioari dagozkion puntuak.

Gehieneko puntuazioa 15 puntukoa da, nahiz eta frogatutako esperientzia-urte bakoitzeko puntuen batura handiagoa izan.

Administrazio publikoetan atzeko kargako kamioietan hondakinak biltzeko gidari-peoiaren lanetan lanbide esperientzia espezifikoa izatea baloratuko da, honako hauen arabera:

–2 puntu frogatutako esperientzia-urte oso bakoitzeko, administrazio publikoetan atzeko kargako kamioietan hondakinak biltzeko gidari-peoiaren lanetan.

Honako formula hau aplikatuko da:

Lortutako puntuak =

Frogatutako esperientzia-egunen kopurua x 2

365

Izangaiek deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean alegatu eta agiri bidez frogatu beharko dituzte merezimenduak, 3.2 oinarrian jasotakoaren arabera.

Ez dira kontuan hartuko justifikaziorik ez duten merezimenduak edo ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenak.

Alegatu eta frogatutako merezimenduak deialdi honetako baremoaren arabera puntuatuko ditu kalifikazio-epaimahaiak.

Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu azalpenak eta datu osagarriak, izangaiek alegatutako merezimenduen gainean.

Azkeneko emaitza izanen da proba bakoitzean lortutako puntuen batura. Azkeneko baturan berdinketarik izanez gero, proba praktikoan izandako puntuazio altuena aintzat hartuz ebatziko da. Hala ere, berdinketa badago oraindik, zozketa bidez ebatziko da.

Azken kalifikazio hori mankomunitatearen egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian argitaratuko da.

Kalifikazioak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, izangaiek 3 egun balioduneko epea izanen dute edozein alegazio egin ahal izateko, enpresaren erregistroan edo helbide elektronikoan idazki bat aurkeztuta. Epea iragan ondoan –eta alegazioak ebatzi ondoan, halakorik bada–, onetsirik geldituko da, eta emaitzen behin betiko zerrenda emanen da argitara.

6. oinarria.–Gainditu dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

Hautaprobak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamen loteslea eginen dio Mankomunitateko buruari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian argitaratuko da.

Halaber, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda igorriko dio, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda eratzeko. Izan ere, zerrenda hori erabiliko da, egitekoak diren kontratazioetarako, indarrean dagoen bitartean, lau urte hain zuzen ere. Indarraldi hori aldatuko da, prozesu berri bati hasiera ematen bazaio, eta hortaz, prozesu berri horrek lehengo zerrenda hori baliogabetuko du.

Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, izangaiak agiri hauek ekarri beharko ditu mankomunitatera:

–Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

–Gaitutako osasun etxearen txostena, frogatzen duena ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, galarazten dionik karguaren funtzioetan aritzea.

–Zin egitea edo hitzematea Nafarroako foru eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

Aipatutako epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu diren agiriak aurkezten ez badira, ez da izendatua izaten ahalko eta ez da zerrendan sartzen ahalko eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, horrek ezertan galarazi gabe dagokion erantzukizuna haren eskabidearen faltsukeriagatik, halakorik badu.

Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, deialdi honetako oposizioa gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea mankomunitateko buruak, eta harekin ere aurreko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

7. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

Hautapen-prozedura bukatutakoan eta aurreko 6. oinarrian aipatutako agiriak ekarri ondoren, mankomunitateko buruak gidari-peoia izendatuko du, Erriberagoieneko Mankomunitatean jardun dezan.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, ez badu jabetza hartzen, Mankomunitateko nomina eta plantillako langilea izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, deialdiko 6. oinarrian ezarritakoari jarraikiko zaio.

8. oinarria.–Lan poltsa.

Hautaketa prozesuan parte hartu eta, gainditu ondotik, plaza lortu ez duten pertsonek osatuko dute lan poltsa.

Eskatutako agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galduko dituzte deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak; betiere, galarazi gabe parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, horiek ezarritako moduan frogatu beharko dituzte.

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen kontratazio zerrenda honi dagokion deialdiaren ondorioz kontratu bat onartzen dutenek, erakunde berak beste zerrenda batzuetarako beste deialdi bat egiten badu, izangaiak zein deialdi onartzen duen aukeratu ahalko du, uko egiten dion zerrendan bere postua galdu gabe.

Dei egiteko arau orokorrak:

Protokolo honen arabera eginen dira:

Lehenik, telefono mugikorreko zenbakira deituko da.

Bigarrenik, erantzunik ez bada, telefono finkora deituko da.

Hirugarrenik, erantzunik ez bada, emandako telefono mugikorreko zenbakira WhatsApp bat bidaliko da.

Laugarrenik, egindako saiakera bakar bati ere ez bazaio erantzuten 30 minutu baino lehen, zerrendako hurrengoari deituko zaio, eta erantzun ez duena azkeneko postura igaroko da.

Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, honako egoera hauetakoren batean dagoela frogatu ezean:

–Behartuta egotea indarrean dagoen administrazio edo lan kontratuaren arabera, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitatearekin.

–Aldi baterako ezintasun egoeran badago edo umea izan edo adoptatzeagatik lizentzia badu.

Aurreko paragrafoan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek zazpi egun naturaleko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, delako egoera agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute. Halakoetan, izangaiek idatziz jakinarazi beharko dute noiz dauden berriz lanerako prest, uko egitea ekarri zuen egoera bukatzen den egunetik hasita. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

Zerrendako azken tokira pasatuko dira honelako kasuren batean suertatzen direnak:

–Eskainitako lanpostuari uko egiten diotenak, inolako justifikaziorik gabe.

–Sinatutako kontratuari uko egiten diotenak.

–Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, dagokion kontratua sinatzen ez dutenak.

Aurreko egoeraren batean bigarrenez dauden izangaiak, egoera bera izan edo ez, zerrendatik baztertuko dira.

Lanaldi osoa baino laburragoak diren lanak eskaintzen direnean, eta onartutako pertsonak eskaintzari uko egiten dionean, 60 egun naturaleko epean ez zaie lanaldi osoa baino laburragoko lanik eskainiko.

Langile batek legez ezarritako probaldia gainditzen ez badu, edo diziplina-espediente bat dela-eta kontratua iraungitzen bazaio, dagoen zerrenda guztietatik behin betiko baztertuko da.

Ekoizpenaren gorabeherengatik onartutakoekin itundutako behin-behineko kontratuek gehieneko iraupen bat izanen dute, indarrean dagoen legeriaren arabera.

9. oinarria.–Datuen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie:

Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Nafarroako Erriberagoieneko Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitatea da.

Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari dagokion lege betebehar bat betetzeko.

Datuak Babesteko Erregelamendu Oorokorraren 6.1.c) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.

Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan, barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, jarraikiz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluari.

Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deusezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, mankomunitatearen bulegoetan edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@riberaaltadenavarra.com). Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

Interesdunek www.riberaaltadenavarra.com webguneko pribatutasun politikan aurki dezakete informazio gehiago.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, aurretiaz organo egileari errekurtsoa jartzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede diren erabaki edo egintzak argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki edo aplikazio egintza hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki edo aplikazio egintza hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA

https://administracionelectronica.navarra.es/AccesoFicheros/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/Bon/IMPRESOSG/005_Local_solicitud_proceso_selecc_E.pdf

Azkoienen, 2025eko otsailaren 5ean.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2501739