2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALESBES
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin, lan-kontratudun finkoen araubidean, arkitekto teknikoaren lanpostu bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta probak hasteko eguna
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko abuztuaren 6ko erabaki baten bidez, oinarriak onetsi zituen honako deialdi honetarako: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin, lan-kontratudun finkoen araubidean, arkitekto teknikoaren lanpostu bat. Deialdi hori argitara eman zen 2024ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 22an, eta haren aldaketa, 2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an.
Erreklamazioak aurkezteko epea iraganda eta deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoarekin bat, Alkatetzaren ebazpen baten bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Horregatik guztiagatik, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin, lan-kontratudun finkoen araubidean, arkitekto teknikoaren lanpostu bat, Alesbesko Udalean jardun dezan. Hona hemen:
Onartuak:
ARAMENDIA MARTÍNEZ, IÑIGO
CIARRA MEDINA, RAÚL
FLAMARIQUE ALVAREZ DE EULATE, IÑIGO
JANDA GARCÉS, JAVIER
LOPEZ DE IPIÑA ALDABA, MAITANE MIRARI
MARTÍNEZ VILLAR, ADRIAN
MONREAL MORENO, JESUS
NAVARRO AGUERRI, FÉLIX
PÉREZ LARRAYA REMÓN, AMAYA
RODRUEJO ALONSO, ÁLVARO
SAEZ MURO, IGNACIO
SANZ ARELLANO, RICARDO
SERRA ARBELOA, ADRIANA
SOLA SORBET, MARÍA CARMEN
2. Epaimahaiaren osaera aldatzea:
Epaimahaiburua: M.ª Carmen Segura Moreno.
1. epaimahaikidea: Gelasio Fernández Morales.
2. epaimahaikidea: Ana Asensio Olaso. Arkitekto teknikoa.
3. epaimahaikidea: Ramón Lakunza Astiz. Arkitekto teknikoa.
4. epaimahaikidea: Luis Ángel Pascual Álvarez (lan-kontratudunen ordezkaria).
5. epaimahaikidea: Emilio Lezana Pérez, arkitektoa, Eraikuntzako Lan Fundazioko kudeatzailea.
Idazkaria: udalekoa.
3. Aditzera ematea probak hasiko direla 2025eko martxoaren 27an, 10:00etan, Alesbesko Kultura Etxean (Cava kalea 33).
Alesbesen, 2025eko otsailaren 13an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2502223