40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VALTIERRA

Deialdia, eskolazain lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Udal honetako alkateak, ondotik ageri den ebazpena eman zuen 2025eko otsailaren 13an. Hona hemen testu osoa:

Bukatu da epea eskabideak aurkezteko honako deialdi honetan parte hartzeko: deialdia, eskolazain lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Valtierrako Udalaren zerbitzuko plantillako langile finkoentzat, zehazki, D mailakoentzat (Alkatetzaren 2024ko abenduaren 19ko ebazpen baten bidez onetsi zen eta argitara eman zen 2025eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 23an). Bidezkoa da, bada, deialdiaren 6. oinarriari jarraikiz, izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena ematea, ez baitago izangai bazterturik, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian.

Kontuan harturik Alkatetzak esleituak dituen eskumenak, 7/1985 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), eta enplegu publikoko deialdi hau arautzen duten oinarriei jarraikiz,

EBATZI DUT:

Izangaien behin betiko zerrenda onestea, deialdi honetan: deialdia, Valtierrako Félix Zapatero ikastetxeko eskolazain lanpostua, D mailakoa, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Valtierrako Udaleko D mailako langile finkoentzat murriztua. Horrek ez du ekarriko plantillan lanposturik gehitzea:

–Onartuak:

JIMÉNEZ SAMANES, JOSÉ MARÍA

–Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web orrian.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Valtierran, 2025eko otsailaren 17an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2502487