40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, herritarren partaidetzako teknikari lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen hau onetsi du 2025eko otsailaren 11n:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko herritarren partaidetzako teknikari lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2024ko abenduaren 11n emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2025eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9koan, argitaratu baitzen,

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartutako izangaiak: Bat bera ere ez.

Baztertutako izangaiak.

Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.a eta 2.1.b betekizunak:

NANa

ABIZENAK ETA IZENA

**7059***

RODRÍGUEZ BARRIGA, SARA

**6236***

PAREDES IRIARTE, NAIARA

Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.b betekizuna:

NANa

ABIZENAK ETA IZENA

**9561***

RUIZ DE ARRIAGA REMÍREZ, MIGUEL ÁNGEL

2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun naturaleko epean erreklamazioak aurkezten ahalko dira, eta eskaeretako okerrak zuzendu, eskabide bat aurkeztuta Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Iruñean, 2025eko otsailaren 11n.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2502197