40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren 2 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Etendura kentzea

Udaleko alkateak 314. Ebazpena eman zuen 2025eko otsailaren 3an. Hona hemen haren testua:

"2023ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 2an, argitara eman zen deialdi bat, Burlatako Udaltzaingoko agente lehenaren 2 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko, zeina onetsi baitzen Alkatetzaren 49/2023 Ebazpenaren bidez. Alkatetzaren 2023/604 Ebazpenaren bidez, deialdiaren akats-zuzenketa bat onetsi zen, eta izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori argitara eman zen 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18an. Alkatetzaren 756/202 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen 131. Nafarroa Aldizkari Ofizialean, ekainaren 22an, erabaki zen deialdia etetea, harik eta ebatzi arte Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztutako gora jotzeko bi errekurtso, deialdia onesteko Alkatetzaren 49/2023 Ebazpenaren kontrakoak. Bi errekurtsoak euskararen balorazioari buruzkoak ziren.

Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2431. Ebazpena, 2023ko irailaren 20koa, eta 3127. Ebazpena, 2023ko abenduaren 20koa, bi errekurtsoak ezesten baitituzte, bidezkoa da erabakitako etendura kentzea eta aurrera egitea deialdian, Burlatako Udaltzaingoko agente lehenaren 2 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko.

Halaber, ikusirik zenbat denbora iragan den epaimahaikideak izendatu zirenetik, bidezkoa da epaimahaia aldatzea; hala, honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Burlatako alkatea.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

1. epaimahaikidea: Mikel Astiz Azagra, Burlatako Udaltzaingoko burua.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

2. epaimahaikidea: Eduardo Beperet Redín, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordea.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

3. epaimahaikidea: Burlatako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari sindikala.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

Epaimahaikide-idazkaria: Yolanda Álvarez López, Burlatako Udaleko giza baliabideetako teknikaria.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

Epaimahaikideek parte-hartzeari uko egin beharko dute, eta hala jakinarazi organo deitzaileari, baldin gertatzen badira urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstenitzeko jasotzen diren arrazoiak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Legez esleituak ditudan eskumenak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Azalpen-zatian adierazitako arrazoiak direla eta, honako deialdi honi dagokion prozesuaren etendura kentzea: deialdia, Burlatako Udaltzaingoko agente lehenaren 2 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko (2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 18an).

2. Epaimahaikide berrien izendapena onestea, azalpen-zatian adierazitakoaren arabera, eta kide horiei ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan".

Burlatan, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2502167