40. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, administrari ofizialaren lanpostuan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osa dadin

Barañaingo Udalak, Alkatetzaren 2025eko otsailaren 14ko 166. Ebazpenaren bidez, zeina alkateak eman baitzuen eskumenak bereganaturik, onetsi dira honako deialdi honen oinarri arautzaileak: deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osa dadin, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan administrari ofizialaren lanpostuan aritzeko.

Hamabost egun balioduneko epea egonen da parte hartzeko eskabideak aurkezteko, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (https://baranain.es), bai eta Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Udaletxe plaza z.g., Barañain).

Barañainen, 2025eko otsailaren 17an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2502463